Tronie (nederlanderaz: aurpegia) Flandriako Barrokoko margolan-genero bat zen; erretratuak ziren, artistaren trebetasuna erakusteko eginak.

Erretzailea izenburuko troniea, Joos van Craesbeeck margolariak egina.
Gaztea izenburuko troniea, Rembrandt margolariak egina.

Ezaugarriak aldatu

  • Tamaina txikiko erretratuak ziren.
  • Pertsonaren ezaugarriak handituta ageri ziren: aurpegiera puztua, sonbreiruak, orrazkerak...
  • Erretratu estilokotzat jotzen diren arren, berez ez dira, zeren eta helburua ez da pertsonaren irudia imitatzea, baizik eta artistaren maisutasuna erakustea.
  • Ohikoak ziren keinu arraroak, irrigarriak.
  • Arraroa da tronie baten protagonistaren izena ezagutzea.[1][2]

Adibideak aldatu

Rembrandtek egindako autorretratu gehienak, batez ere grabatuaren teknika darabiltenak, tronieak dira. Jacob Dissiusek 1696an tronieen katalogoa prestatu zuen, eta bertan Vermeerren hiru margolan jaso zituen, tartean Neska perlarekin ospetsua[3] eta Neska gaztea flautarekin margolana.

Iruditegia aldatu

Bibliografia aldatu

  • Hirschfelder, Dagmar. Tronie und Porträt in der niederländischen Malerei des 17. Jahrhunderts. Berlín: Gebr. Mann Verlag, 2008. ISBN 978-3-7861-2567-9
  • Gottwald, Franziska, Das Tronie. Muster - Studie - Meisterwerk. Die Genese einer Gattung der Malerei vom 15. Jahrhundert bis zu Rembrandt, Munich/Berlín: Deutscher Kunstverlag, 2009. ISBN 978-3-422-06930-5

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu