Troian Bellisario

aktore estatubatuarra

Troian Avery Bellisario (ˈtrɔɪən_ˌbɛlᵻˈsɑːrioʊ ahoskatua; Los Angeles, Kalifornia; 1985eko urriaren 28a) aktore, idazle, zinema ekoizle eta zuzendari estatubatuarra da. Spencer Hastings, Pretty Little Liars telesailean duen papera interpretatzen du. Donald P. Bellisario eta Deborah Pratt ekoizleen alaba da. Bellisariok aktore gisa agertu zen lehenbiziko aldiz Last Rites filmean, hiru urte zituela. Ondoren, aitak ekoitzitako paperak izaten jarraitu zuen, batez ere Quantum Leap, First Monday eta NCIS bezalako telebista-programetan, eta 1998an Billboard Dad komedia-filmean parte hartu zuen.

Troian Bellisario

(2014)
Bizitza
JaiotzaLos Angeles1985eko urriaren 28a (38 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Feliz
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaDonald P. Bellisario
AmaDeborah Pratt
Ezkontidea(k)Patrick J. Adams (en) Itzuli  (2016 -
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea
Campbell Hall School (en) Itzuli
USC School of Dramatic Arts (en) Itzuli
Vassar College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, gidoilaria, film-zuzendaria eta zinema ekoizlea
Pisua54 kilogramo
Altuera170 zentimetro
Lan nabarmenak

IMDB: nm0069079 Allocine: 175032 Rottentomatoes: celebrity/troian_bellisario Allmovie: p533263 TCM: 724882 Metacritic: person/troian-bellisario TV.com: people/troian-avery-bellisario-1
Twitter: SleepintheGardn Instagram: sleepinthegardn Edit the value on Wikidata

2009an, Bellisariok Spencer Hastingsen paper nagusia lortu zuen Pretty Little Liars telesailean (2010-2017). Sei izendapenetik bi Teen Choice Award eta Young Hollywood Award bat irabazi ditu. Pretty Little Liarsen lan egiteaz gain, WIGS telesailean ere parte hartu zuen. New Yorkeko Zinemaldiko Saria irabazi zuen aktore onenagatik, eta Streamy Award-erako izendatu zuten Emakume Aktore eta Drama onenarengatik. Zenbait proiektu labur ekoitzi ditu, eta proiektu independienteetan parte hartu. 2016ean urtean, Pretty Little Liarsen zazpigarren denboraldiko hamabosgarren kapituluarekin egin zuen debuta ekoizle bezala, "In the Eye Abides the Heart". Patrick J. Adams aktore eta zuzendariarekin ezkonduta dago.'

Lehenengo urteak aldatu

Bellisario Los Angelesen jaio eta hazi zen. Gurasoak, Donald P. Bellisario eta Deborah Pratt, produktoreak dira.[1] Donald-ek Magnum, P.I., Quantum Leap eta NCIS sortu zituen, besteak beste. Neba txikia du, hiru ahizpaorde, bi anaiorde eta Sean Murray aktorearen eta Chad W. Murray ekoizlearen ahizpa bat. Aita jatorri italiarrekoa eta serbiarra da. Ama afroamerikarra eta kreola da.[2][3][4]

Bellisario Campbell Hall Schoolera joan zen North Hollywooden, Kalifornian.[5] Arte Ederren Lizentziatura batekin graduatu zen Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatean, 2009an.[6]

Karrera aldatu

 
"Pretty Little Liars"-en aktoresak. Ezkerretik: Troian Bellisario, Ashley Benson, Lucy Hale, Shay Mitchell, eta Sasha Pieterse.

Troian Bellisario 3 urterekin hasi zen ikuskizun munduan, eta 1988ko Last Rites filmarekin egin zuen debuta. Bi urte geroago, aktibo bihurtu zen pantaila txikian, Quantum Leap, JAG eta n aktore gonbidatu gisa. 2005ean, Sarah McGee pertsonaiaren papera izan zuen NCIS telesailean, Donald Bellisario aitak ekoitzitakoa. Ondoren, proiektu independenteetan agertu zen, Unspoken, Casa Archer eta Intersect-en, besteak beste. Spencer Hastings-en papera ABC Family telebista-katean, lortu zuen Pretty Little Liars telesailean, orain arte izan duen paperik nabarmenena.

Bellisario Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitateko antzerki- eta arte-eskoletan interpretazioan eta arte ederretan lizentziatu zen,[6] eta gaur egun Los Angelesen bizi da.

Bizitza pertsonala aldatu

Bellisario Suits telesaileko protagonistarekin Patrick J. Adamsekin ateratzen hasi zen, 2009an Equivocation antzerki-lanaren setean ezagutu ondoren.[7] Bikotea denbora gutxian egon ziren, baina Adamsek Hardy pertsonaia bezala agertu ondoren Pretty Little Liarsen berriro elkartu ziren.[8] 2014ko otsailaren 14an, Bellisario eta Adams Parisko, Frantzia, Eiffel Dorrearen azpian ezkon-hitza eman zuten.[9] Santa Barbaran (Kalifornia) ezkondu ziren 2016ko abenduaren 10ean.[10][11] 2018ko abuztuan, bikoteak iragarri zuen lehen alabaren zain zeudela, eta urte hartako urrian, Bellisariok Aurora izeneko neskatila bat izan zuen.[12]

Bellisariok, 2014aren hasieran jakinarazi zuen, institutuan arazo pertsonalak zirela eta elikadura-nahastea eta auto-min arazoak izan zituela. «Ni alaba txikiena nintzen, neskatila perfektua», esan zuen. «Nire ikastetxea oso institutu bizia zen, eta, beraz, aita eta ama atsegindu nahi nituen, halaber mundu guztiarentzat perfektua izan nahi nuen».[13]

Filmografia aldatu

Zinema
Urtea Izenburua Papera Oharrak
1988 Last Rites Justin-en alaba
1998 Billboard Dad Kristen Bulut
2006 Unspoken Jani Film laburra
2007 Archer House Tatum
2009 Intersect Victoria
Before the Cabin Burned Down Meg
2010 Consent Amanda
Peep World
2011 A November Novia Film laburra
Pleased to Meet You Carson
2012 The Come Up Jessica Film laburra
Joyful Girl Belle
2013 C.O.G. Jennifer
Exiles Juliet Film laburra; Idazle eta ekoizle
2014 Immediately Afterlife Bennett Film laburra
2015 Surf Noir Lacey
Martyrs Lucie Jurin
Still a Rose Juliet Film laburra
Amy Amy
We Are Here Film laburra; idazlea
In the Shadows of the Rainbow Film laburra
2017 Chuck Hank and the San Diego Twins Claire
Feed Olivia Grey Idazle eta ekoizle
Clara Clara
2019 Where'd You Go Bernadette Becky Posprodukzioa
Telebista
Urtea Izenburua Papera Oharrak
1990 Quantum Leap Teresa Bruckner 1 pasarte
1992 Tequila and Bonetti Teresa García 1 pasarte
1998 JAG Erin Terry 1 pasarte
2002 First Monday Kimberly Baron 2 pasarte
2005–06 NCIS Sarah McGee 2 pasarte
2010–17 Pretty Little Liars Spencer Hastings / Alex Drake (A.D.) Elenco principal
2015 Suits Claire 2 pasarte
2016 Sister Cities Baltimore Baxter Telebistarako film-a
Web
Urtea Izenburua Papera Oharrak
2012–13 Lauren Lauren Weil agintzailea 14 pasarte
2014 Pa-gents with Chris Pine Cathryn Crest
2015 Instagram Intervention with Troian Bellisario Bera
Ekoizlea
Urtea Izenburua Papera Oharrak
2017 Pretty Little Liars Pasartea: «In the Eye Abides the Heart»
2018 Famous in Love Pasartea: «Guess Who's (Not) Coming To Sundace?»

Sari eta nominazioak aldatu

Urtea Saria Kategoria Lana Emaitza
2011 Teen Choice Awards Choice Summer TV Star: Female Pretty Little Liars Nominatua
2012 Choice Summer TV Star: Female Irabazlea
2013 Teen Choice Awards Choice TV Actress, Drama Irabazlea
Streamy Awards Emakumezkoen interpretaziorik onena (drama) Lauren (web saila) Nominatua
New York zinemaldia Emakumezkoen interpretaziorik onena Irabazlea
IAWTV Awards Emakumezkoen interpretaziorik onena (drama) Nominatua
2014 Teen Choice Awards Choice TV Actress: Drama Pretty Little Liars Nominatua
2015 Choice Summer TV Star: Female Nominatua
2016 Choice TV Actress: Drama Nominatua
2017 Nominatua

Erreferentziak aldatu

  1. «Donald P. Bellisario Biography (1935-)» www.filmreference.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  2. «15 Celebrities Most People Don’t Know Are Black» MadameNoire 2013-09-18 (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  3. «https://twitter.com/sleepinthegardn/status/16412487867» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  4. «Actress Troian Bellisario on GDLA - Los Angeles Local News, Weather, …» archive.is 2013-10-03 (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  5. (Ingelesez) «Right Out of the Gate» www.backstage.com 2009-11-21 (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  6. a b (Ingelesez) «Freeform - TV Shows, Full Episodes & Movies» Freeform (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  7. (Ingelesez) «Patrick J Adams in Sg: Talks Suits and girlfriend Troian Bellisario» Her World Singapore 2013-03-04 (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  8. (Ingelesez) Cruz, Marinel R.. (2013-02-28). «‘Pretty Little Liars’ star likens love, fame to ‘thrilling roller-coaster ride’» INQUIRER.net (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  9. Daily. (2014-02-25). «Pretty Little Liars' Troian Bellisario 'engaged' to Patrick J. Adams» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  10. (Ingelesez) «Patrick J. Adams Marries Troian Bellisario» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  11. «Troian Bellisario & Patrick J. Adams Are Married: Inside Their Rustic Wedding Weekend» E! Online Sun Dec 11 00:34:00 GMT+0 2016 (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  12. (Gaztelaniaz) Diezminutos.es, Por. (2018-10-09). «Patrick J. Adams y Troian Bellisario dan la bienvenida a su primer retoño» Diez Minutos (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).
  13. Greenwood, Carl. (2014-01-06). «Pretty Little Liars actress Troian Bellisario opens up about her eating disorder and 'feeling like a fraud'» mirror (Noiz kontsultatua: 2020-10-15).

Kanpo estekak aldatu