Tripolina kanpainako aulki tolesgarria da, zurezko egitura eta olanazko estalkia duena, britainiar armadak XIX. mendean erabili zuena.

Tripolina italiarra, 1930eko hamarkada.

Eragina aldatu

BKF famatua Tripolinan inspiratu zen. Tripolina fabrikatzaile ingeles batek patentatu zuen 1877an eta geroago "tripolina" bataiatu zuten "Tripoli", Italiar Libiako hiriburua, XX. mendeko 30eko hamarkadan seriean fabrikatu zutenean. Egurrezko 10 piezaz egina dago, metalezko elementu artikulatuez elkartuta, eta oihalezko estalki batez, edo larruaz, ondorengo bertsioetan.

Ekoizleak aldatu

Jatorrizko Tripolina aulkia Italian ekoizten da eta Telami-k esklusiboki banatzen du. BKF aulkiarekin duen antzekotasuna dela eta, Argentinako fabrikatzaile askok, altzari diseinatzaileek, Tripolina ere egiten dute zela-larruak erabiliz. Hamarkada hauetan ekoizle garrantzitsuena Big BKF Buenos Aires da, Argentinako pampako herri txiki batean eskuz egiten dituena.

Kanpo estekak aldatu