Triangulazio

Triangelaketa» orritik birbideratua)

Triangulazioa puntuen posizioak, distantzien neurriak edo areak kalkulatzeko hirukien trigonometrian oinarritutako teknika da.

Triangulazioa
B posizioan, koordenatuak, P1, P2 eta P3 puntu ezagunak plano horizontal batean erabiliz kalkula daitezke. r1 distantzia neurtzea zirkulu batean jartzen da. r2 neurtzea bi puntutan A edo B jartzen da. Hirugarren distantzia r3 neurtzeak, B puntuaren koordenatuak ematen dizkio. Hori erresekzio bezala ezagutzen da.

Triangulazioa GPS bidez aldatu

Testuinguru honetan GPS bidezko triangulazioa, neurketa puntuarekiko hiru seinaleetako bakoitzaren angelua ezagutzean datza. Hiru angeluak ezagutuak, hiru sateliteekiko posizio erlatibo propioa erraz adierazten da. Gainera koordenatuak edo igortzen duten seinaleen arabera bakoitzaren posizioa ezagutuz gero, posizio absolutua edo neurketa puntuaren benetako koordenatuak lortzen dira.

Triangulazioa geodesian aldatu

Koordenatuetan ezagutzen diren bi punturen (A eta C) arteko distantzia (A-C) eta distantzia (A-B), eta ezagutzen den puntu batetik hirugarren puntu baterako angelua (Â), B puntuaren koordenatuak kalkula daitezke

Erresekzio: Geodesian baita ere, koordenatuetako hiru puntutarako distantziak ezagututa, puntu propioaren posizioa adieraz daiteke.

Azaleren triangulazioa aldatu

Azaleren triangulazioa, irudi poligonalen areak lortzeko metodo bat da, ohi ez erregularrak, hiruki formatan deskonposatuz. Logikoki, hirukien areen batuketak, area osoa ematen du emaitza bezala.

Hiruki baten area, honako ekuazio honen bidez lortzen da:

 

S azalera, b hirukiaren edozein alderen luzera eta h oinarria eta oinarri horren kontrako erpinaren arteko distantzia perpendikularra direlarik.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu