Traslaviñako dorrea

eraikitako euskal ondare nabaria

Traslaviñako dorrea Traslaviñan (Artzentales, Bizkaia) dagoen dorretxea da. Miranda, Mendoza edo Puente dorrea izenekin ere ezaguna da [1]. Traslaviña erdian dago kokaturik, Andra Maria parrokiatik hurbil.

Traslaviñako dorrea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaTraslaviña
Koordenatuak43°14′23″N 3°12′57″W / 43.23975°N 3.21597°W / 43.23975; -3.21597
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea29

2002ko urtarrilaren 14ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak aldatu

Ederki bereiztutako bi zatiz osatzen da, dena den, kronologikoko eta estilo aldetik oso gertukoak dira biak, XVI. mendean egin baitziren. Gotor-etxe bat da eta bertan bizitzeko zati bat gehitu zitzaion eraiki zen unea baino beranduago.

Lau angeluko oinplanoa eta itxura kubiko nabarmena ditu dorreak, lau isurkiko estalkia duelarik. Beheko solairua, bizitzeko solairua eta ganbara ditu, eta harlanduzkoz, hareharriz eta kareharriz aparejatua dago, harri txikiz betetako horma-atal bikoitza eratuz. Ertarotik aldaketa garrantzitsuak jasan ditu eta ondorioz, material eskasagoz konpondutako gune ugari ditu.

Beheko solairuak ez du jatorrizko baoetatik bat bera ere kontserbatzen, ustez, argi-zuloak eta kortako sarrera besterik ez zirenak. Argi-patio bat zeharkatuz goiko sarrera batera irits daiteke lehen solairuko fatxada nagusian, eta gainerako fatxadetan, saieterak eta beranduagoko bao dintelduak daude. Baina, bizitzeko solairu horretako bao zaharretan daude eraikinaren dekorazio-motibo urriak.

Eskuineko fatxadari atxikita jauregia dago eta horren ardatz handia gotor-etxea bera baino handiagoa da.

Bere horma-atalak entokatutako harlangaitzez eginak daude, tamaina aldetik oso irregularrak dira eta hareharria eta kareharria konbinatzen dituzte. Ertzetan berriz, hareharrizko harlanduzkoz eginiko kate bikoitzak ditu luze-zeharka ipinita. Harlanduzkoak dira ere baoetako ertzak eta ganbarako almenatua.

Beheko solairuak, kortak, dinteldutako bi sarrera moderno ditu eta ez dago jatorrizkoen arrastorik. Lehenengoa da solairu garrantzitsuena eta 88 bat metro karratuko gela batek osatzen du. Gaur egun, kanpotik irits daiteke bertara argi-patio zabal bat zeharkatuta. Horretan eta atzealdeko fatxadan lau arku konopial daude, zertxobait desberdinak eta triangelu alderantzikatuak osatzen dituzten harlanduzko sailen gainean finkatuta. Hormen lodiera dela eta, kanoiak eskartzanoak dira leihoen barnealdean.

Solairu horren gainean, nekazaritza-erabilerako ganbara bat dago. Horren gainaldea zabaldu egiten da soroko produktuak aireztatu ahal izateko.

Arkitektura militar eta etxebizitza-arkitekturako ale ikusgarria de Traslaviñako multzoa. Estilo gotiko-errenazentista du eta XVI. mendean egindakoa da. Goiko areto edo sala duen dorreen tipologiakoa da bere tamainagatik, garitak eduki izana agiri bidez frogatuta egoteagatik eta fatxada berezituetan bi sarrera izateagatik.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu