Transmisimetroa ikuspena adierazteko tresna da, luzera ezagun bateko ibilbidetik iragan den argi-bala baten transmisioa edo iraungipena neurtzen duena. Normalean, emaitzak elementu sentikorretik urrun dagoen leku batean irakurri ahal izaten dira.[1] Argi-bala kontzentratua, normalean, laser batek emititzen du, ingurunearen bidez igarotzen da eta hargailuak amaieran harrapatzen du, ikusangelua argi-balaren iturburuaren norabidean mugatuta daukana. Transmisimetroak meteorologia aeronautikoan batez ere erabiltzen dira, baina beste eremu batzuetan aplikazioak aurkitzen dituzte, hala nola, ozeanografia.

Ikuseremuko transmisimetroa aireportu baten pistan

Oharrak eta erreferentziak aldatu

  1. «Transmisimetro», Euskalterm terminologia banku publikoa

Kanpo estekak aldatu