Transdukzioa prokariotoen aldakortasun genetikoa emendatzen duen prozesua da. Horretarako prokariotoen artean informazio genetikoaren trukea eman behar da. Kasu honetan, informazio genetiko hori birusen bidez, bakteriofago deituak, transferitzen denez ez da behar zelula-zelula arteko kontakturik. Birus horiek defektiboak direla esaten da, birusaren genoma osoa eduki beharrean infektaturiko zelularen genomaren zati bat ere badutelako.[1]

Transdukzioaren prozesua

Aurkikuntza aldatu

Transdukzioa Norton Zinder eta Joshua Lederberg-ek aurkitu zuten, 1952an. Horretarako, Salmonella generoan egindako esperimentuetan oinarritu ziren.[2]

 
Irudi honetan transduktzio orokor eta mugatuaren arteko desberdintasunak ikusi daitezke. Transdukzio orokorra ausazko prosezua izanda errazago gertatu daiteke. Transdukzio mugatua aldiz, geneek kromosoman duten kokapenaren eta profagoaren mozketa okerraren menpe dago.

Motak aldatu

Orokorra (osoa) aldatu

Fagoa (bektorea) zelula emailearen DNAren edozein zati transduzitzeko gai da. Mota honetako transdukzioa burutzen duten fagoek bizi-ziklo litikoa burutzen dute.

Prozesua honelakoa da:

Birusak zelula ostalaria infektatzen duenean, bere material genetikoa injektatuko du. Horrela, bakterioaren barruan bere kromosoma eta birusaren DNA molekula egongo dira. Birusaren DNAk zelularen kontrola hartuko du, hau da, fagoa ostalariaren DNA ezagutu eta erabiltzeko gai izango da. Ondorioz, fagoak zelula ostalarialaren makineria (entzimak, molekulak...) guztia erabilita birusaren material genetikoaren eta kapsidearen kopia asko lor daitezke. Orduan, DNA birikoa degradatu eta birusaren kapsidearen eta genomaren ensablaketa ematen da, baina ensablaketa defektiboa bada, zelula ostalariaren material genetikoaren zati bat fagoan gelditu daiteke. Gero, birusa irten egiten da zelula apurtzen delarik. Birus defektibo horiek beste zelula batzuk infektatzeko gai izango dira, berriz ere euren material genetikoa injektatuz. Batzuetan, fagoak aurretik injektatutako bakaterioaren DNA ostalari berriaren kromosoman integratzen da. [3][4]

Adibideak aldatu

Mugatua aldatu

Fagoak zelula emailearen DNAren zati batzuk, gene-talde txiki berezi eta zehatzak (profagoaren alboan daudenak), soilik transduzitu ditzake. Fagoak beti motelduak dira, hau da, hauen material genetikoa, profagoa, bakterio genomaren parte bilakatzen dela. Kasu honetan, fagoen bizi-zikloa lisogenikoa da.

Prozesua honelakoa da:

Birusaren material genetikoa zelula ostalariaren kromosoman integratzen da, profagoa sortuz. Zelula zatiketetan zehar ere profagoa mantenduko da, hau da, zelula alaben material genetikoan gene birikoak egongo direla. Inguruneko baldintzak aldatzean, 2 material genetikoen bereizketa induzitzen da. Mota honetan, gene birikoak mozteaz gain, hauen alboko gene bakterianoak ere ebakitzen dira. DNA hori sintesi faserako moldetzat hartuko denez, kopia guztiak bakterio eta birusaren DNAren hibridoak izango dira. Hortik aurrera, barruan dagoen birusak, birioiak, DNA ziklo litikoan sartu eta prozesua lehen azaldu den moduan gertatuko da. [3][4]

Adibideak aldatu

  • λ fagoa, Escherichia coli. “ATT” tokiaren ondoan dauden geneak transduzitzen dira
    • “gal”⇾ galaktosaren erabilera kodetzen dute.

Indukzio lisogenikoa sortu ondoren, gal geneak eramaten dituzte profagoek.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «transduction (prokaryotes) | Learn Science at Scitable» www.nature.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  2. (Ingelesez) GENETIC EXCHANGE IN SALMONELLA. Journal of Bacteriology.
  3. a b (Ingelesez) Bruslind, Linda. (2019-08-01). Microbial Genetics. (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).
  4. a b (Ingelesez) Bunček, M.. (2002-03-01). «Griffiths, A.J.F., Miller, J.H., Suzuki, D.T., Lewontin, R., Gelbart, W.M.: An Introduction to Genetic Analysis» Biologia plantarum 45 (1): 50–50.  doi:10.1023/A:1015187026471. (Noiz kontsultatua: 2022-03-24).

Kanpo estekak aldatu