Trainspotting (eleberria)

Trainspotting 1993an Irvine Welshek argitaraturiko eleberria da. Honek heroinomano talde baten eguneroko bizitza deskribatzen du era nahiko patetiko eta aldi berean umoretsuan. "Trainspotting" izenburuak liburuko pasarte bati egiten dio erreferentzia, zeinetan Begbiek eta Rentonek mozkor bat ezagutzen duten tren-geltoki abandonatu batean. Begbiek eta Rentonek geltokia erabiltzen dute beren beharrak egiteko eta mozkorrak txiste bat egiteko saiakeran, "Trainspotting" egiten ari ahal diren galdetzen die. Trainspotting deritzon hitz ingelesa Erresuma Batuan zabaldua den trenak ikusteko zaletasuna deskribatzeko erabiltzen da. Zaletasun hau planespottingaren antzekoa da, baina hegazkinen ordez trenak direlarik.

Trainspotting (eleberria)
Datuak
IdazleaIrvine Welsh
Argitaratze-data1993
Jatorrizko izenburuaTrainspotting
ArgitaletxeaHarvill Secker (en) Itzuli
HerrialdeaEskozia
ISBN978-2-02-033646-8
OCLC34832527

Berehala irakurri zuten kritiko zorrotzenek, bai eta liburuetara hurbiltzen ez diren horiek ere, eta hala Trainspotting azken hamarkadako gertaera literarioa bilakatu zen. Azkar batean adaptatu zen antzerkirako eta beranduago pantaila handira eraman zen Danny Boyle zuzendariaren eskutik, zinema ingelesaren gazte esanguratsuenetakoa. Bertako protagonistak erabat errealista den gazte talde bateko partaide dira —etorkizunean ez dute pentsatzen; ezer ez dela aldatuko bait badakite—. "Beste" Edinburgoren parte dira, bertako kultur festibaletan agertzen ez dena eta okupazio ezaren, miseriaren eta prostituzioaren kapitala dena. Beren bizi-gorabeherako konbustible bakarra droga da, «bizitza eman, eta kentzen dien elixirra da.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) (PDF) TRAINSPOITING, D'IRVINE WELSH Trainspotting. (Noiz kontsultatua: 2016-01-29).

Kanpo estekak aldatu