Tosia Malamud (ukraineraz: Тося Маламуд; Vinnytsia, 1923ko martxoaren 17aMexiko Hiria, 2008ko uztailaren 16a) mexikar eskultorea izan zen, Mexikoko Arte Eskola Nazionaleko lehen emakume lizentziadunetako bat.

Tosia Malamud
Bizitza
JaiotzaVinnytsia1923ko martxoaren 17a
Herrialdea Mexiko
HeriotzaMexiko Hiria2008ko uztailaren 16a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta margolaria

Bizitza aldatu

 
Tosia Malamudek egindako Albert Einsteinen bustoa

1923ko martxoaren 17an jaio zen Vinnytsian. Isaac Malamud eta Liza Backalen bi seme-alabarik gazteena izan zen[1]. Familia Ukrainatik Mexikora mugitu zen 1927an, Tosiak lau urte zituela, sobietar gobernuaren zapalkuntzatik ihes egiteko[2][3].

Malamudek eskolan ikasi zuen Mexikon eta artearekiko interesa eta talentua erakutsi zuen oso gaztetan[1]. 1940an, Arte Plastikoetako Eskola Nazionalean sartu zen gurasoen nahiaren aurka[2]. Bost urteko gradua hirutan bakarrik amaitu zuen[2].

1944an, Samuel Rubinsteinekin ezkondu zen, eta harekin bi seme-alaba izan zituen, Ethel eta Mauricio[1]. 1952an bere estudioa edukitzeko aukera izan zuen, beste artista batekin partekatzen zuena[1].

 
Penelope (1978)

1967an, bere lehen senarra dibortziatu zuen eta 1979an Sergio Nudelstejer idazle eta kazetariarekin ezkondu zen. Elkarri lagundu zioten lanbidean, kongresu eta erakusketetara elkarrekin joanez[1].

2008ko uztailaren 16an hil zen Mexiko Hirian.

Lanbidea aldatu

Malamud 1943an unibertsitatean graduatu zen arren, ez zuen karrera serio hasi 1954 arte[4]. Malamuden lanak bilduma pribatu zein publikoetan aurki daiteke, bai Mexikon zein atzerrian[5].

Mexikoko Plastika Saloneko, Geografia eta Estatistika Elkarteko, Erromako Tommaso Campanellaren Nazioarteko Akademiako eta Madrilgo Artista eta Eskultoreen Espainiako Elkarteko kide izan zen[4][5].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Taifeld, Manuel. «Tosia Malamud, Gran retratista escultórica» Diario Judío 2012-12-12 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-01-23) (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  2. a b c (Gaztelaniaz) MacMasters, Merry. «Tosia Malamud, mujer y artista que fue contra los cánones de su época» La Jornada: a12. 2009-03-23 (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  3. (Gaztelaniaz) «Expo homenaje a Tosia Malamud» El Sol de México jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016/03/04).
  4. a b (Gaztelaniaz) Loera, Roberto. (2009). Se exhiben 45 escultoras de la artista Tosia Malamud, en el Salón de la Plástica Mexicana. .[Betiko hautsitako esteka]
  5. a b (Gaztelaniaz) «Luto por el fallecimiento de la escultora Tosia Malamud» Diario Judío.

Kanpo estekak aldatu