Torquay Ingalaterrako hego-mendebaldean dagoen Devon konderriko kostaldeko hiria da. Torbay izeneko kostalde guztian zehar hedatzen da. XIX. mendean zehar Ingeles Rivera ezizenaz ezagutua izan zen, batipat bere klima ona eta giro atsegina zela medio eta Frantziako Montpellier hiriarekin parekatu nahian. Gaur egun oso hiri turistikoa da eta etxaleku eta jauregi ederrez beteta dago, garai bateko nahiz gaur egungo Ingalaterra guztiko aberatsek udaldean bizilekutzat erabiliak.

Torquay
Torquay
herria
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-mendebaldeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaDevon
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremuaTorbay
Izen ofizialaTorquay
Jatorrizko izenaTorquay
Geografia
Koordenatuak50°27′45″N 3°31′41″W / 50.4625°N 3.5281°W / 50.4625; -3.5281
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01803
Ordu eremuaUTC±00:00

Horretaz gain Torquay hiria Agatha Christie idazle ezagunaren jaioterria da, bere bizitzako zatirik handiena hemen bizitzen igaro zuelarik, horregatik hirian "Agatha Christie Mile" delakoa dago, idazle honi buruzko museoa.

Aipatzekoa da ingeles hizkuntza ikasi edo praktikatu nahi duten Europako ikasleen helburu garrantzitsua dela, horien artean Euskal Herritik ingeles ikastaroak burutzera joandako ikasle asko daudelarik.

Iruditegia aldatu

Herritar ezagunak aldatu

Kanpo estekak aldatu