Toroko aketza

Toro hirian (Zamora) dagoen aketz monumental zeltiberikoa

Toroko aketza Toro hirian (Zamora, Espainia) dagoen eskultura eta idolo zoomorfo bat da, aketz zeltiberikoen multzoko ale bat, K.a. garai zeltiberiarreko monumentu bat. Granitozkoa da, Ávila eskualdeko harria, jatorriz.

Toroko aketza
Jatorria
KulturaBetoia
Ezaugarriak
Materiala(k)Granitoa
Dimentsioak95 (altuera) × 66 (zabalera) × 250 (luzera) cm
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaZamorako probintzia
UdalerriaToro
Koordenatuak41°31′10″N 5°23′30″W / 41.519403°N 5.39165°W / 41.519403; -5.39165
Map

Zezen edo aketz, identifikatzen zaila den arren aberea, litekeena da hiriaren gaztelerazko izena idolo honi lotua izatea. Leongo erresumako lehen erregeak, Alfontso III.ak, hiria musulmanei hartu zielarik 10. mendean, konkistatzaileek hirian ikusi zuten gauzarik adierazgarriena zezen-idoloa izan omen zen eta ordua eman zioten tokiari Toro izena[1].

Urte luzez Toroko sarrera batean egon zen, Santa Catalinaren atearen aurrean, baina 2018. urtetik, garbitua eta oinarri berrien gainean ezarria, Toroko Alkazarraren aurrean dago kokatua[2].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) admin. (2017-02-01). «El Verraco de Toro (Zamora)» Enredando (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).
  2. (Gaztelaniaz) News, Zamora. «El Verraco de Toro cambia su ubicación» Zamora News (Noiz kontsultatua: 2022-11-26).

Kanpo estekak aldatu