Torbeo
Torbeo Galiziako ekialdeko Ribas de Sil udalerriko parrokia bat da. Sil ibaiaren ibarraren hegoaldean dago, Ribeira Sacraren barruan. 82 biztanle ditu (INE, 2019), hamabi herritan banatuta.
Torbeo | |
---|---|
Galiziako parrokia | |
Santa Maria eliza, XII. mendekoa Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Probintzia | Lugoko probintzia |
Galiziako udalerrien zerrenda | Ribas de Sil |
Izen ofiziala | Torbeo |
Posta kodea | 27317 |
INEk ezarritako kodea | 27052070000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°26′35″N 7°22′41″W / 42.44303°N 7.37806°W |
Azalera | 1.620ha km² |
Altuera | 753 m |
Demografia | |
Biztanleria | 82 (2021eko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "haround" bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Hizkuntza ofiziala | galiziera |
http://www.torbeo.com/ |
Mugakideak aldatu
Geografia aldatu
Hauek dira Torbeo parrokiako hamabi herriak:
Herria | Biztanle erroldatuak (2016) |
Garaiera |
---|---|---|
As Cortes | 3 biz. | 700 m |
A Covela | 3 biz. | 180 m |
Figueiro | 8 biz. | 740 m |
As Fontes | 1 biz. | 920 m |
Moreiras de Abaixo | 8 biz. | 540 m |
Moreiras do Medio | 7 biz. | 660 m |
Moreiras de Arriba | 0 biz. | 820 m |
As Pozas | 3 biz. | 840 m |
San Lourenzo | 2 biz. | 620 m |
A Ventosa | 2 biz. | 660 m |
Os Vilares | 5 biz. | 740 m |
Torbeo | 44 biz. | 650 m |
Populazio hauek guztiak aitzinako gaztainondoz inguratuta daude. Parroquiaren guztizko azalera 1620 ha da eta barne hartzen ditu auzo-mendiko 481 ha.
O Barrio | O Outeiro |
Campos | Pacios |
O Carballiño | Paredes |
Lama de Paio | San Martiño |
Historia aldatu
Sebastián de Miñanoren Diccionario Geográfico y Estadístico de España lanean (1828) honela aipatzen da parrokia: "(Sil) ibai honetako beste aldean aurkitzen dugu Santa Maria de Torbeo abadia zabal eta aberatsa, oso aldapa altuan eta gaztainondodun hainbat zintzurrekin".[Oh. 1]
Torbeo udaletxea izan zen, 1030 biztanle izan zituen 1827an. Floridablancak Torbeo honela definitzen du: "Barruti Biribila, Elizaren jaurerria eta jaurerri sekularra, Torbeoko parrokoaren eta Lemoseko kontearen menpe".
Monasterio garrantzitsu bat izan zen bertan XII. mendetik XVI. mendera. Anitz dira Pérez de Quirogari buruzko idazkiak (1135ean jaioa), Torbeo-ko abadian lurperatua eta zeinen hilarrian honakoa irakur baitaiteke: "Hemen datza On Quiroga aberatsa, Gaztelako mutila, inor gosez hiltzen utzi ez zuena. Bego bakean"[Oh. 2].
Ondo ezaguna da Filomena Arias ere "Torbeoko Sorgina edo Torbeoko Jakintsua”, Galizia sakoneko curanderismo delakoaren kasu berezia joan den mendearen amaieran eta oraingoaren hasieran. Haren ospea halakoa izan zen, ezen jendeak geografia galiziar guztitik joaten baitziren harengana, baita Leondik, Ponferradatik eta Asturiasetik ere, bere mirarizko erremedioen bila eta bere ikuspenak entzutera. Filomenaren “lana eta mirariak” argitalpen ugaritan irakur daitezke, besteak beste “Lendas galegas de tradición oral”, “Guía da Galicia máxica”, Camilo José Cela-ren “Madera de boj”...
Leku nabarmenak aldatu
Monumenturik ezagunena XII. mendeko Santa Maria eliza erromanikoa da, José Ramón Fernándezek hari buruzko lanean “galiziar landa eremuko erromanikoko ale dotoreenetako bat” zela erran zuen. Pazo da Casa Nova Torbeo-ko beste eraikin ezagun eta berezi da.
Bestalde, A Cubelan meandro bat dago, bere izena da Meandro de A Cubela izanik.
Torbeoko gaztainondoak aldatu
Torbeo inguruetan hainbat endemismo dira, tartean tokiko gaztainondo mota bat, "Torbeana" izendatua.
Errepideak aldatu
LU-P-5303 errepideak Torbeo zeharkatzen du Quirogara, San Clodiora, Castro Caldelasera eta Ourensera bidean.
Oharrak aldatu
- ↑ Jatorrizkoan, gazteleraz: "Del otro lado de este río (Sil) se halla la extensa y rica abadía y coto de Santa María de Torveo, en una cuesta muy alta y con varias quebradas pobladas de castaños. (San Pedro Felix de Villamarin, IX liburukia, 392 orr.)
- ↑ Aquí iace el Bon Quiroga rico ome de Castella. Fo muy umilloso e caritativo que a ninguen dexo morrer de fame; requiescat in pace.
Kanpo estekak aldatu
- http://www.torbeo.com/
- https://web.archive.org/web/20151026103849/http://www.minube.com/rincon/iglesia-de-santa-maria-de-torbeo-a586631
- https://web.archive.org/web/20171107003438/http://www.galiciaenteira.com/santa-maria-de-torbeo-ribas-de-sil/
- https://m.escapadarural.com/que-hacer/torbeo/[Betiko hautsitako esteka]