Topic on Wikipedia:Txokoa

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bat nator

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Baina horrela daude izendatuta ezta? "Hartz Handia edo Ursa Major". "Edo" kentzea diñozu? Ni baita, bat nator.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Alde

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Euskaltzaindiaren 173. arauaren arabera izena latinez ematea komeni da eta, ondoren, azalpen izena:

« Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa »

Bigarren maila horrek eragiten dio Txikipediari, akaso, baina Ursa Major izatearen alde nago.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Orduan Ursa Major beharko luke.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bitarteko digital dibulgatibo bat gara eta ohiko izenak baliatzen ditugu. Gatzak eta urak izen zientifiko bana ere badute, baina gatza eta ura erabiltzen ditugu, gero izendapen kimikoa gehituta.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

"erabil daitezke, bigarren mailan". Hau da, bigarren mailan erabiltzea gomendatzen du. Txikipedian lehen mailara pasatzea ulertuko nuke, baina ez soilik bi horiekin, guztiekin baizik.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Euskarazko ohiko formak (Ursa Maior ez du inork erabiltzen) ez du arazo taxonomikorik sortzen, adibidez, askotariko Hartz Handi espezieak egotea. Nik ez ditut ikusten Ursa Maior edo Minor izen nagusi gisa.

Xabier Cañas (eztabaidaekarpenak)

Nik ere iritzi bat dut horren gainean, baina Euskaltzaindiaren araua jarraitu beharko genuke, ezta?

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Ertz asko dituen gaia da, esango nuke. Hasteko, Wikipedia zer da, testu-multzo tekniko eta jasoa (latinezko izendapenak lehenetsiko lituzkeena) ala dibulgatiboa (euskarazko formak lehenetsiko lituzkeena). Bestetik, bitxia da Euskaltzaindiak esatea "nazioarteko formak -latinezko forma- erabiltzea" dela araua, noiz eta ere konstelazioen zerrendan Ursa Maior eta Ursa Minor datozenean, FR, EN eta ES hizkuntzek forma latinoa erabiltzen ez dutenean. Kontraesana handiagoa egiteko, Euskaltzaindiaren hiztegian "Ursa Maior" eta "Ursa Minor" ez dira agertzen, baina bai "Hartz Handia" eta "Hartz Txikia". Galdera bat berehala datorkit burura: zeini jarraitu behar diogu, Euskaltzaindiaren arauari ela Hiztegiari? Azken gogabidea: Txikipedian zalantzarik gabe euskarazko izenak jarri behar dira, baina orduan ezin ditugu lotu WPko sarrerekin (tranpatxo bat eginez bai, baina, behar da?).

Nire ondorioa: euskarazko formak hobetsiko nituzke bietan, TX eta WPn, latinezko izendapenak ere jarriz testuan, hasieran. Bozketa behar al da?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Txikipedian lotu ditzakezu Wikipediarekin izen ezberdina badute ere, birzuzenketen bidez. Hori ezin da argudioa izan.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Nik beste ertz batetik begiratuko nuke. Ez dakit egokia edo beharrezkoa den 8-13 urte bitarteko haurrentzako entziklopedia batean konstelazioak (Virgo, Taurus,...) eta sateliteak (Ganimedes, Fobos,...) sartzea. Agian Gurdia edo Orionen gerrikoa bezalako asterismoekin nahikoa da.

Bestaldetik, ingelesezko WPn Ursa Major eta Ursa Minor erabiltzen dira, baina beste WP gehienetan bertako hizkuntzak erabiltzen dituzte latinezko izenaren ordez.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Konstelazio guztiak ez, baina Hartz Handia eta Hartz Txikia bai, nik uste.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nola ez dela beharrezkoa konstelazio guztiak sartzea? Umeek izarrei begiratzen diete, asko! Faszinantea da eurentzat. Aurrekoan parkean izan nintzen teleskopioarekin konjuntzio handia ikusten eta hor Txikipedia ozta-ozta irakurtzeko aukera duten umeak zeuden esaten Jupiterrek 60 satelite baino gehiago dituela eta Saturnoren eraztunak izotzezkoak direla.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Nolanahi, lehentasun batzuekin hasi behar da.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Zodiakoa ume guztiek dakite, adibidez.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Txikipedian sei konstelazio hauek baino ez dut aurkitu: Aries, Hartz Handia, Hydra, Orion, Taurus eta Virgo. Gure 88 konstelazio ofizialak TXn sartzeko lana egiteko dago, beraz, eta asterismorik ere ez dut bertan ikusi. Horregatik, eta lehentasunak finkatzeko asmoz, asterismoekin hastea logikoa iruditzen zait: Euskaltzaindiaren arauan 5 dira eta euskal izenak dituzte, ez latinezkoak.

Bide batez, ba al dakigu 20 izarreko Ursa Maior konstelazioan dagoen zazpi izarreko asterismoak euskal izen beregaina duela (Gurdia edo Zazpi ahuntzak)?

Xabier Cañas (eztabaidaekarpenak)

Nik uste gaia Euskaltzaindiko araua ala hiztegia, bietako zein hartu aintzat. Nire ustetan araua jarraitu behar da.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Nik uste dut kasu honetan Hiztegia jarraitu behar dela, baina ez konbentzimendu formal batengatik, baizik eta zintzo esateko, ez dudalako ikusten latinezko izen bat jartzea, euskarak ohiko forma aitortua bat baduenean: Hartz Handia/Txikia. Nolanahi ere, Wikipedia lankideon adostasun bidez eraikitzen den plataforma da, eta hemen erabaki beharko dugu batera edo bestera.

Eniisi Lisika (eztabaidaekarpenak)

Nik «Hartz Txikia» ere hobesten dut. Beharbada nire garbizaletusunak esaten du hori (hitz jatorrak beti erabiltzen ditut hizkuntza guztietan, hizkuntza hauek horrelako hitzak baldin badituzte), baina ere esan behar da hizkuntza gehienek latinezko izendapena kasu honetan ez luketela erabiliko, izendapen jatorra baizik.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Hiztegitik tiraka egiten badugu, orduan zodiakoko konstelazioak ere forma lauan jarri behar ditugu: sagitario eta ez Sagittarius_(konstelazioa). Astrologiari lotutakoak ere forma lauan jarriko nituzke.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Euskaltzaindiaren hiztegian Sagittarius eta Sagitario aurkitu ditzakegu, baina Sagittariusek adiera bat gehiago du: aldi horretan jaiotako pertsona. Era berean zodiakoko beste konstelazioekin.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Ez dugu bozketarik egin, baina idatzi ditugunon iritzia, oker ez banago, hauxe da:

-Euskarazko izenen alde (testuan latinezkoa ere sartuz): Iñaki LL, Oraina, Lainobeltz, , Enlisi Lisika eta Koldo Biguri

- Latinezko izenen alde (testuan euskarazkoa sartuz): Theklan, X. Cañas

- Argi ez: Urtar

Hala da?

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Bai Koldo jauna

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Nik ez dakit Wikipedia zehazki zer den: testu-multzo tekniko eta jasoa (euskarazko nazioarteko formak -latinezko grafian- lehenetsiko lituzkeena) ala didaktikoa (euskarazko azalpen-izenak lehenetsiko lituzkeena). Baina konstelazioen orrietan jarri dugun informazioa ikusita, nahiko tekniko eta jasoa dela iruditzen zait, adibidez Sagittarius (konstelazioa). Beraz, nik WPn konstelazioen euskarazko nazioarteko formak, hots, latinezko grafian, jartzearen alde egingo nuke (testuan euskarazko azalpen-izena sartuz).

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Nire ustez Theklanen iritzia ez dago hain argi ("Astrologiari lotutakoak ere forma lauan jarriko nituzke"). Eta Lainobeltzena ezta ere ("Orduan Ursa Major beharko luke").

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik diodana da edo bata BETI edo bestea BETI. Eta horrekin aurrera.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Nire ustez, ataka hau ez da hain determinista. Piscisek ez du Arraina baliokiderik, eta Aquariusek ez du Urontzi edo horrelako zerbait. Oso konstelazio gutxik bide dute erabilera handiko izendapenik euskaraz, kultura klasikoa baitute sorburu (uste dut euskaldunek ere izango zituztela konstelazioak, baina ez dakit zenbaterainoko hedadura eta erabilera izan duten).

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, baina Pisces (ez Piscis) edo Piszis? Aquarius edo Akuario? Camelopardalis edo Jirafaren konstelazioa? Sextans edo Sextante? Cassiopeia edo Kasiopea? Behin erabaki bat hartuta, orokorra hartu behar da.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bi paradigma bide daude: euskarazko izendapena duten konstelazioak (dirudienez, Hartz Handia eta Hartz Txikia) eta latinezko erroa duten izendapenak. Hala ere (hau ez nekien) hori ere argitu beharko litzateke, hiztegian Aharia, Bikiak, Karramarroa eta abar agertzen direlako , baina baita Gemini ere. Ea besteek zer dioten.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Askoz gehiagok dute izendapena euskaraz. 173. arauan zodiakoko guztiak dituzu (Libra/Balantza, adibidez) eta zodiakokoak ez direnak (Ara/Aldarea, Boötes/Itzaina...) . Hau da, 88 konstelazioen euskal izenak ematen dira. Eta Hartz Handia baino sakonago da kontua, ze Orion/Ehiztaria ere ematen da.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Bai, arrazoia. Ezagunenak Hartzak dira, baina zuk diozun bezala hor dago zerrenda osoa euskaraz.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Nire eritzia ez dago argi, nik ere ez daukadalako argi. Beraz, ni neutral

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Theklanek arrazoia du: koherentziagatik, zirt edo zart egin behar da, forma bat edo bestea aukeratu (baina, hori bai, testuaren hasieran bi izenak jarriz). Nik argudio batzuk eman ditut euskarazko formaren alde, eta uste dut pisuzkoak direla, batez ere kontuan izanda Euskaltzaindiaren araua kontræsanean dagoela Euskaltzaindiaren Hiztegiarekin. Barkatuko didazue beste argudio bat gehitzea: Europako hizkuntza gehientsuenetan, forma ez latinoa erabiltzen da (Cat, Es, Fr, De, It, Gl, Gal, Irl, Ne, Eslob, Mag, etab.)

ingelesez Ursa Maior eta Ursa Minor ageri da, konstelazioen izenetarako; baina asterismoetarako, berriz, Big Dipper eta Little Dipper.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ingelesek, garai bateko konplexuak eta jarrera akademizistak zirela eta, latinizaziora (eta frantsesera) jo zuten askotan, forma anglosaxoien kaltetan. Ez dut oso argi, baina lehengoari eutsiko diot, Koldoren arrazoibidearen bidetik. Gainera, WP bitarteko dibulgatiboa izateak horretara lerratzen nau.

Eniisi Lisika (eztabaidaekarpenak)

Gaurko ingelesaren hitzen % 80 baino gehiago maileguak dira, nagusiki latinezko eta grezierazko hitzak dira. Egiatan zaila da gaurko ingelesan hitz jatorrak aurkitzea, baina hizkuntzaren aldaera garbia (bere izena ahatzi dut, baina agian anglish da) ere garatzen dute.

Urtar (eztabaidaekarpenak)
Eniisi Lisika (eztabaidaekarpenak)

Izan ere, gaur egun erabiltzen diren euskarazko hitzen artean oso mailegu asko ditugu ere, baina zaila da zehazki esatea zeinak maileguak diren eta zeinak ez euskarak ez baitu hiztegi etimologiko onik. Mailegu batzuk ageriak dira, adibidez, «kontra», «fenomeno», «grina» etb.; besteak, berriz, ez dira ageriak: «gertu» (latinezko certum), «kanpo» (latinezko campus), «soru» (latinezko solum) etb.; zalantzazko jatorria duten hitzak ere ditugu: ez dakit, adibidez, «zauri» hitza mailegua den ala ez, baina islandieran sár hitza esanahi berdinarekin dugu, baita beste germaniar hizkuntzetan ere, beraz, dirudienez, mailegua da. «-tu» atzizkia, aditzak sortzeko erabiltzen dena, latinetik eratorri zen jakina (-tum atzizkitik). Dakidanez, euskarak aldaera garbia garatu zuen ere eta gaur egun bere hitzetako batzuk erabiltzen dugu.

Urtar (eztabaidaekarpenak)
Eniisi Lisika (eztabaidaekarpenak)

Ez nuen lan hori lehenago ezagutzen. Ingelesezko hiztegi batzuk irakurri nituen, baina ez ziren oso onak. Eskerrik asko jakinarazteagatik; zuk al dakizu non irakurri ahal dudan lan hori?

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Hemen eros daitekeela uste dut.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Baian Big Dipper eta Ursa Maior ez dira gauza bera.

Eniisi Lisika (eztabaidaekarpenak)

Ez dakit nola Euskal Herritarrek izendatzen duten inoiz ez nintzelako Euskal Herrian bizi, baina zuek jakina dakizue. «Ursa Minor» sarritan esaten al du jendeak zuen artean? Hemen, Errusian, guztiok «Hartz Txikia» eta «Hartz Handia» esaten dugu eta «Ursa Minor» esango badut, ez askek ulertuko dute zer esan nahi dudan.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Zirt edo zart egiteko, ni euskarazko formen alde (Euskaltzaindiaren Hiztegia):  Alde

(Jarri mesedez  Aurka Euskaltzaindiaren Arauaren alde egonez gero)

Eniisi Lisika (eztabaidaekarpenak)

 Alde

Theklan (eztabaidaekarpenak)

 Aurka Orion Ehiztaria baino hobeto.

Xabier Cañas (eztabaidaekarpenak)

 Aurka Euskaltzaindiaren araua jarraitzearen alde.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Ni alde.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Barkatu, baina nik ez dut argi ikusten bozkatzen ari zaretena. 88 konstelazioetatik 74 ez daude Euskaltzaindiaren Hiztegian, eta 12 bi izenekin agertzen dira. Zein aukeratu behar da kasu horietan? Agian adibideak jartzea lagundu dezake. Bestaldetik, Euskaltzaindiaren arabera, Ursa Maior, Aries eta Pisces euskarazko izenak dira, eta azken biak Euskaltzaindiaren Hiztegian ere badaude.

Beharbada bozketa horrela adierazi nahi zenuten:

Konstelazioen artikuluen izenburuetan azalpen-izenak hobestearen  Alde, adibidez, Aharia, Akuarioa, Arrainak, Balantza, Birgina, Ehiztaria, Hartz handia, Kasiopea, Zezena.

Konstelazioen artikuluen izenburuetan azalpen-izenak hobestearen  Aurka, Euskaltzaindiaren 173. arauko euskarazko izenak hobetsiz, adibidez, Aries, Aquarius, Pisces, Libra, Virgo, Orion, Ursa Maior, Cassiopeia, Taurus.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Urtar, gauzak gehiegi ez nahasteko eta arintzearren: euskarazko forma dagoenean hori erabiltzea. Berez Ursa Maior ez da euskarazko forma, argi eta garbi, baina Euskaltzaindiak euskaraz baliatzeko forma lehenetsi izateko arautu du (ingelesez tongue jatorrizko izendapen anglosaxoiaren eta language hitzaren artean gertatzen zen/den bezala, argibide gisa, beste arlo batez ari garela).

Uste dut horrela adierazita botoak ez direla aldatzen, baina nahi duenak alda dezala. Edo beste proposamen bat egin. Goraintzi

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Nire botoa konstelazioen artikuluen izenburuetan azalpen-izenak hobestearen  Aurka, Euskaltzaindiaren 173. arauko euskarazko izenak hobetsiz, adibidez, Aries, Aquarius, Pisces, Libra, Virgo, Orion, Ursa maior, Cassiopeia, Taurus.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Nire botoa konstelazioen artikuluen izenburuetan azalpen-izenak hobestearen  Aurka, Euskaltzaindiaren 173. arauko euskarazko izenak hobetsiz, adibidez, Aries, Aquarius, Pisces, Libra, Virgo, Orion, Ursa Maior, Cassiopeia, Taurus.

Oraina (eztabaidaekarpenak)

Ni euskarazko formak hobestearen  Alde.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Bide batez, ''Hartz handia'' azalpen-izena da. Hau da, forma hori ez omen da lehenago erabili konstelazioa euskaraz izendatzeko: euskarazko tradizio idatzirik ez du eta latinezko "Ursa Major" edo gaztelaniazko "La Osa Mayor" formen kalko edo itzulpen hutsa da.

Batzuetan Gurdiarekin nahasten da, Ursa Maiorren zati bat baino ez dena.

Urtar (eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kontua da euskal ohiko formek ez dutela forma estandarizatuetara jauzi egin, eta irudikapen klasikoaren euskal ordaina erabili izan dela gutxi edo gehiago (neuk, esterako, beti deitu izan diot Hartz Handia, ikasita edo itzulpen hutsez). Ez nuke estuegi jokatuko izendapen hauei dagokienez, sinonimoekin jokatuz. Hala ere, goiko bozketaren arabera, molde bat (demagun, Euskaltzaindiko araua) erabakitzen badugu, artikuluek molde horretako izenak eraman behar dutela iruditzen zait.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Erreferentziak behar baditugu, hona hemen bakarren batzuk:


ORORARIKO EUSKAL HIZTEGIA:

HARTZ HANDI-ARGIZAGI. "Arctos" Urt II 264.

HARTZ-IZAR (Lar, H). "Ossa mayor, ossa menor, constelaciones, artzizar andia, artzizar txikia" Lar. "Hartz-izar handia, txikia, grande ourse, petite ourse (hartz-izarra, ourse étoile)" H. Cf. ARTZAIN-IZAR, ARTZAIN-MAKO

HARTZ TTIPI-ARGIZAGI. "Arctos" Urt II 264.

HARTZ TXIKI. "Bocina, constelación, arz txikia, zeruko izarmolso bat" Lar.


EGUNGO EUSKARAREN HIZTEGIA:

9 Hartz Nagusi Hartz Handia.

Mitologia du abiapuntu, Hartz Nagusia, Hartz Txikia, Zeus eta maitasuna.  Berria - Kultura  

10 Hartz Handi

Euler jauna, izugarri maite baititu Hartz Handia eta Hartz Txikia, iparraldera hurbildu zen haiei lasaiago behatzeko.  

Ipar-izarra deitzen dena ikusten da dirdirka Hartz Handiaren buruaren ondoan.  Santiago Iruretagoiena  

Hor dituzu konstelazioak: Pleiadeak, Hartz Handia...  Xabier Montoia  

Mollyk primeran ezagutzen zituen izarrak -Hartz Handia, Esne Bidea, Iparrizarra- maiz ahalegindu ohi zen haien izenak niri irakasten.  Mirentxu Larrañaga  

12 Hartz Txiki

Hartz Txikiko zazpiak, eta beronen Ipar-Izarra ere.  Txillardegi  

Hartz Txikiaren eta Casiopearen parte osatzen duten beste izar asko ere badaude nahasita.  Santiago Iruretagoiena  

Euler jauna, izugarri maite baititu Hartz Handia eta Hartz Txikia, iparraldera hurbildu zen haiei lasaiago behatzeko.  


EUSKARAREN CORPUS HISTORIKOA:

*Ekhaitza, Federiko Krutwig, Haranburu, 1980

Orduan berriro leihora joan ginen, eta hor agerten ziren Hartz Handia edo Arktoa, eta Hartz Ttipia.


*Ilargia putzuan ageri, Rafael Egiguren, Erein, 1990

Harritu egin naiz, baina Andromeda, Perseo, Pegaso, Orion, Hartz Haundia, Txikia, Ifarrizarra, Zentauroa eta gainontzeko izar nagusi guztiak, greziar mitologiaren arabera izendatzen dituzte.


*Axun, Abelin Linazisoro, Susa, 1995

Izarrak eta planetak non kokatzen ziren, Hartz Handia, Hartz Txikia, Kasiopea, Pleiadeak, Martitz, Orion, Artizarra...

Hartz Handiko bi izarretatik abiatuz nola aurki zezakeen Iparrizarra...


*Lur entziklopedia - Hiztegia, Askoren artean, Lur, 1995

Iparraldeko konstelazioa, Hartz Handiaren azpian ezkerraldera dagoena.


*Txirringaren aienean, A. Elosegi / E. Mugertza, Txalaparta, 2000

Gaueko ilargiaren argitasunean, sulfurozko urak berotzen dituen harri epeletan izarrei so gaude: Orion, hartz Handia, Kasiopea... eta ibaiaren ur zakarren burrunba adituz gauaren freskotasunean.


*101 gau, J.M. Olaizola - "Txiliku", Elkar, 2000

Guk gaur Hartz Handia deitzen dugun konstelazioak - izena eta izana greziarrak ditu eta hartzaren arctos izen grekotik dator, artiko (hartzaren aldekoa, Ipar Izarra dagoen aldekoa) eta antartiko (hartzaren kontrako aldean dagoena) datozen bezalatsu - izango zuen izena euskaraz ere, agian.

Horrela osatu omen zen Hartz Handia: aurrean bi idiak, ondoren bi lapurrak, haien atzetik morroia, gero neskamea txakurrarekin - ikusteko arreta handiz begiratu behar den izar txikia, Mizar - eta nagusia azkenik.


*Arkitekturaz hamar liburuak, Vitruvio (Santiago Iruretagoiena), Klasikoak, 2000

Sugea ere bertan zabaltzen da, eta konstelazio horretatik Ipar-izarra deitzen dena ikusten da dirdirka Hartz Handiaren buruaren ondoan; Dracorengandik hurbil dagoenez, haren buruaren inguruan biltzen da.

Gero, bihurritu eta atzera tolestatzen da Hartz Txikiaren burutik Hartz Handiarenganantz, eta honen muturra eta eskuineko muina inguruan hartzen ditu.


ZIO CORPUSA:

Batzuetan iparraldera begira dago, eta hodei-geruza handi batek estaltzen du Hartz Handia; beste batzuetan, berriz, hegora begira dago, zerua garbi dago, eta Hartz Handia oso-osorik ikusten da (Gogo basatiak, MARC D. HAUSER / IRENE ALDASORO (EHU, 2008. Orr.: 127)


Hartz Handiaren irudi finko bat balu txitoak gogamenean - guztira zazpi izar, erdiko izarra arratseko 9etan Iparrizarraren gain-gainean dagoelarik -, askotan huts egingo luke etxera itzultzeko konstelazio hori baliatzean (Gogo basatiak, MARC D. HAUSER / IRENE ALDASORO (EHU, 2008) Orr.: 127)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Ez dut dudatan jartzen Hartz Handia askotan erabili denik. Diodan bakarra da Hartz Handia edo salbuespen gisa hartzen dugula edo, guztiak euskaraz baditugu, Pisces ordez, "Arrainak" jarri behar dugula.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Zorionez, bilaketa egin nahi duenari, izen bata nahiz bestea ipini, beti nahi duen artikulua aterako zaio; beraz, arazorik ez. Bakarrik, bateratu behar da irizpidea: Hartz Handia eta Ursa Minor ezin dira egon. Euskaltzaindiaren arauak errepetatzeko irizpidea orokorki erabiltzea ondo ikusten dut, bestalde (nahiz haietako batzuekin ados egon ez, batez ere erabaki horiek corpusetan eta erabilera errealean oinarrituta ez daudenean, terminologiako lehenagoko ohitura txarrei jarraiki), bestela etengabeko kontraesanetan eroriko gara. Hala ere, testuetan bi izenak tartekatzea proposatuko nuke eta ikusgarritasuna ematea euskarazko izendapenei.

Hori bai, Txikipedian euskarazko izendapen horiek (batez ere Hartz Handia eta Hartz Txikia) egon behar direla uste dut, umeek maiztasun handiagoz irakurriko dituztelako, nik uste, batez ere literaturan.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Gauzak sinpletzearren. Norbait dago Hartz Handia eta Hartz Txikia erabiltzearen aurka Txikipedian? Hala bada, esan dezala.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ni ez bederen. Besterik da zer egin EU WPn: bozketan berdinketa egon da orain arte. Araua onartuko dugu eta salbuespen gisa, Koldo Bigurik emandako goiko erreferentzietan oinarriturik, Hartz Handia eta Txikia onartu izenburuetarako?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Nik onartuko nituzke, koherentziaren izenean, oso erabiliak direlako. Pisces eta Orion mantenduko nituzke. Txikipedian, bereziki, hobetsiko nuke Hartz Handia. Baina erabakia hori izan dadila, ez guztiak euskaraz jartzea, ez dagoelako ez ohiturarik ez arrazoi handiegirik hala egiteko.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ulertzen dut Hartz Handia eta Hartz Txikia diozula, biak pakete berean datozelako. Denak, orduan, ados EU WPn 173. Araua onartzearekin, salbu eta Hartz Handia eta Hartz Txikia?

Txikipedian ere Hartz Handia eta Hartz Txikia artikulu izenburuetarako. Gainerako formak?

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Bai, hala esaten dut. Uste dut erdibideko soluzioa dela onena hemen, bi postura ditugulako nahiko boto antzekoekin, eta Hartz Handia zein Hartz Txikia asko erabili direlako. Beste konstelazio batzuen euskarazko izenak, hiztegian badatoz ere, ez dira erabili (jokatuko nuke Piszis gehiago dauden Pisces baino, eta inork ez duela Arrainak inoiz erabili).

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Berez, araua onartuta dago; Euskarari_buruzko_politika_orokorrak dioenez, araua ez jarraitzea da adostu beharko genukeena. Eta bai, ados araua jarraitzearekin eta Hartz Handia eta Hartz Txikiarekin salbuespena egitearekin

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Theklanek esandakoarekin ados

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Berandu nator baina ni euskarazko formak hobestearen  Alde nago Hartz Handia eta Hartz Txikia bezalako kasu ebidenteetan.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Hona hemen azken urteetako Ursa Maiorren euskarazko erreferentzia batzuk:


EUSKARAREN CORPUS HISTORIKOA

  • Anaitasuna 404. zbka., Askoren artean, 1980

"Ursa Major" han da!

  • Emakume biboteduna, Xabier Montoia, Susa, 1992

Ezin izan ditu hain ondo oroitzen dituen konstelazioak ikusi: Ursa Major, Ursa Minor, Pegasus...

  • Arrotza paradisuan, Inaki Irazabalbeitia, Elkar, 1996

Hiperespaziotik atera eta bere begien aurrean Ursa Maioriseko espazio-pirata sarraskizaleen gerra-untzia ikusi zuen.


XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa:

  • Izenburua: Gipuzkoako hamar ikastola astronomoak prestatzen. Egilea: J.A. Urtea: 1990. Bilduma: Egin, 1990-05-11, 03

Ludiaren errotazioa esplikatzen duen artilugio mekanikoa, ilargiaren faseak erakusteko kaxa majikoa, planeten sistema adierazten duen kartel erraldoia eta artizarraren bueltan gure latitudean izarrek markatzen duten mugimendua adierazteko sonbrila, Casiopeia, Perseus, Bootes, Cygnus, Ursa Mayor eta gisako konstelazioen izen poetikoekin idatzitako ortzia errepresentatzen duen goardasol beltza eta beste hainbat sorpresa aurki daitezke erakustoki horretan.

  • Izenburua: Esne-bidea: (gure galaxia). Egilea: ARREGI Jesus. Urtea: 1996

(...) adibide gisa, irudian Ursa Major konstelazioa guk ezagutzen dugun bezala, eta bera osatzen duten izarren higidura kontuan hartuz, 100.000 urtetan zehar ikusteko aukera izango dugu.

Ursa Major konstelazioaren prozesu ebolutiboa.


Eskolako liburuak:

Zeruan hain erraz bereizten denez, aspaldi-aspalditik beste konstelazio batzuk aurkitzeko erabili izan da Ursa Maior.

Ondoren, Zeusek zerura jaurti zuen hartza, eta Ursa Maior edo Hartz Handia bihurtu zuen.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Euskal Herriko Unibertsitatearen Egungo Testuen Corpuseko datuak honakoak dira:

*Hartz Handia: 56 agerraldi XXI. mendean.

*Ursa Maior: 1 agerraldi XXI. mendean.

*Ursa Major: 2 agerraldi XXI. mendean.

*Ursa Mayor: 0 agerraldi XXi. mendean.

---

*Hartz Txikia: 30 agerraldi XXI. mendean.

*Ursa Minor: 9 agerraldi XXI. mendean.

Ezer baino lehen, Egungo Testuen Corpusa erreferentziazko iturria da, noski, 270 milioi hitzez osatuta dago eta denak XXI. mendean plazaratutako hautatutako testuetakoak dira. Adibideak ere ikus daitezke kasu bakoitzean. Nire ustez, bi kasu hauetan ez dago zalantzarik, erabileraren aldetik behintzat.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Ni ere bat nator Theklanek dioenarekin (hau da, euWPn salbuespena egitearekin). Nolanahi, gogoeta bezala, utzidazue esaten Euskaltzaindiaren arau honen argudiaketa nahiko kaskarra iruditzen zaidala, hobe esanda, ez du oinarritze sendorik nire ustez, batez ere euskal tradizio (urri edo ez hain urri)a ez duelako kontuan ere hartzen, Terminologia modernoak egiten duen bezala. Gainera, beraiek ere ez dute betetzen araua beren Hiztegian: beste zenbait adibidetan erabiltzen dute "euskal" forma: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=iparrizar&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Argi dago kontra eta aldeko argumentuak bildu daitezkeela, baina botoen orekaren eta egindako ekarpenen arabera, EU WPn artikuluko izenburuetan gutxienez Hartz Handia eta Hartz Txikia onartzearen aldeko hautua egin da, beste kasuetan 173. Araua aplikatuz. Erreparorik ez badago, aldaketak egingo ditut EU WPn.

Txikipedian berdin jokatzea dirudi bidea.

Urtar (eztabaidaekarpenak)

Nik ez dut eragozpenik ikusten Txikipedian Hartz Handia eta Hartz Txikia erabiltzeko. Testu didaktikoak direnez, 173. araua betetzen dute.

Wikipedian ere Hartz Handia izan daiteke izenburua, baina nik testua horrela hasiko nuke:

"Ursa Maior (Hartz Handia) —latinez: Ursa Major— Ipar hemisferioan ia urte osoan ikus daitekeen konstelazio bat da."

Eta testuan zehar bi izenak erabiliko nituzke. Ursa Maior gai tekniko eta jasoa denean, eta Hartz Handia zati didaktikoagoetan edo azalpen gisa. Era berean Hartz Txikiarekin. Uste dut honela Euskaltzaindiaren arauekin bat etorriko ginatekeela.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)

Egon den eztabaida ikusita, agian komenigarria litzateke bozketa formal bat abiaraztea @Urtar lankidearen edo besteren baten proposamenarekin.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Kaixo Xabi22, gaia luze, zabal eta sakon eztabaidatu da, eta aldaketak eginda daude dagoeneko (ezin ditugu gaiak ad aeternum luzatu). Nik ez nuke beste bozketa bat egingo, beste kasuren batean ere egin dugu: hauxe politika informaltzat har dezakegu; orria sortu eta esteka batez eztabaida eta bozketa hau erregistraturik gera daiteke, erabaki honen arrastoa ez galtzeko.

Xabi22 (eztabaidaekarpenak)
Urtar (eztabaidaekarpenak)

Eskerrik asko, Xabi22. Estilo Gidan irakurri dut Euskal Wikipediako hizkuntza maila ez dela nahitaez jasoa izan behar, eta didaktikoak izatea garrantzitsua dela. Beraz, kasu honetan Hartz Txikia eta Hartz Handia erabiliz Euskaltzaindiaren 173. araua jarraitzen ari garela uste dut.

"Hartz Handia baina Ursa Minor" mezuari erantzun