Topic on Wikipedia:Txokoa

New biologyst (eztabaidaekarpenak)

Kaixo,

Haurdinaldi orrialdea irakurtzen nengoen, hilabete honetako lehiaketa dela eta kalitate neurketa oso altua lortu duelako, eta orokorrean artikulua oso ondo dagoela uste dudan arren, haurdunaldi moten azpiatalean haurdunaldi transexualari buruzko informazioa aldatu beharra dagoela iruditzen zait. Ez da dioena okerra dela, pertsona transexualen haurdunaldia termino desegikoekin deskribatzen duela baizik; mezua era argiagoan eta osatuagoan jartzea falta dela iruditzen zait.

Inor ados dago edo nire irudipena da?

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo, New biologyst! Ez dakit zer hobekuntza dituzun pentsatuta, baina uste dut onena duzula hobekuntza horiek artikuluan bertan egitea, besterik gabe. Norbaitek beste era batera jarri behar dela uste badu, adieraziko dizu, eta iritsiko zarete adostasunen batera.

Bestalde, harrigarria iruditu zait, «Haurdunaldi motak» atalean, haurdunaldi motarik ohikoena ez dela azaltzen; hurrengo atalean, «Ernalketa motak» izenekoan, ordea, ernalketa motarik ohikoena aipatzen da lehendabizi, eta hori da logikoena. Uste dut arrazoia dela artikulu osoan batez ere haurdunaldi motarik ohikoena azaltzen dela. Beraz, proposatzen dizut «Haurdunaldi motak» izeneko atal horren hasiera aldatzea, eta honelako zerbait jartzea: «Artikulu osoan azalduta dagoen haurdunaldi motarik ohikoenaz gainera, beste mota hauek daude:». Nire proposamenarekin bat baldin bazatoz, egizu aldaketa hori ere, mesedez, pentsatuta dituzun hobekuntza horiek guztiak sartzen dituzunean.

MerZab (eztabaidaekarpenak)

Xabier Armendaritzek adierazitakoa gehitu dut eta New biologyst!ek esandakoari jarraituz testua aldatu, ea honela hobeto dagoen.

Mila esker iradokizunengatik!

"Haurdunaldia" mezuari erantzun