Anton Engelbert "Toni" Sailer (Kitzbühel, 1935eko azaroaren 17a - Innsbruck, 2009ko abuztuaren 24a) alpetar eskiatzaile austriarra zen, kirol honetako garai guztietako kirolari handienetakotzat hartzen dena.

Toni Sailer

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnton Engelbert Sailer
JaiotzaKitzbühel1935eko azaroaren 17a
Herrialdea Austria
HeriotzaInnsbruck2009ko abuztuaren 24a (73 urte)
Hobiratze lekuaAlter Friedhof, Kitzbühel (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: laringeko minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakeskiatzaile alpinoa, aktorea, abeslaria, ski teacher (en) Itzuli eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0756539 Allmovie: p62630
Musicbrainz: f5b25a48-8572-48ba-acae-dc910dbe5e0c Discogs: 831566 Olympic.org: anton-sailer Find a Grave: 41161843 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1935eko azaroaren 17an jaio zen, Austriako Kitzbühel hirian.

Der Blitz von Kitz (Kitzbüheleko tximista) ezizenez, Sailerrek, Olinpiar Joko batzuetan, eski alpetarreko hiru probak irabazi zituen lehen eskiatzailea izan zen, jaitsiera, eslalom eta eslalom erraldoi probetan urrezko domina irabaziz 1956ko Cortina d'Ampezzoko Neguko Olinpiar Jokoetan. Baina ez hori bakarrik. Bere garaipen olinpikoak hain izan dira eztabaidarik gabekoak, maila altuko lehiaketetan sekula gehiago ez direla gertatu. Eslalom erraldoia sei segundoko abantailarekin irabazi zuen, eslaloma 4rekin eta jaitsiera 3,5ekin. Gainera, Neguko Olinpiar Joko beretan, hiru domina lortu zituen bosgarren kirolaria izan zen.

Tonik, beste lau urrezko domina irabazi zituen munduko txapelketetan, 1959an erretiratu aurretik. Erretiro honen ondoren eta edertasun maskulinoaren ikur bezala zuen posizioa probestuz, 1957 eta 1971 artean 20 film baino gehiagotan agertu zen, horietako asko, komedia ez oso sakonak, non, gutxienez, Sailerrek bere talentua erakusten zuen Alpeetako tokietan grabatuak izan ziren. Disko ugari ere grabatu zuen, eta, gainera, komikiko pertsonaia bezala ere karikaturizatua izan zen. 1972 eta 1976 bitartean, Eski Austriarreko Elkarteko (ÖSV) entrenatzaile nagusia eta zuzendari teknikoa izan zen. Mugimendu olinpikoarentzako egin zuen ekarpenengatik, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak Olympic order saria eman zion 1985ean, nazioarteko mugimendu olinpikoak ematen duen saririk gorena.

2004ko urtarrilean, Sailer, alderdi politiko bakar batera ere lotuta ez zegoen arren, Kitzbühelgo alkatetzarako hautagaitza aurkeztuko zuela adierazi zuen. Handik aste batzutara, bere hautagaitza erretiratu zuen, alkate izatea, denbora osoko lana zela konturatu zela argudiatuz.

2006an Hahnenkhamm lasterketako lasterketa zuzendari bezala bere erretiroa adierazi zuen, 20 urtez bete zuen kargua.

2009ko abuztuaren 24an hil zen Austriako Innsbruck hirian.

Filmografia nagusia aldatu

  • Vertigine bianca (1956)
  • Ein Stück vom Himmel (1957)
  • Der Schwarze Blitz (1958)
  • Tausend Sterne leuchten (1959)
  • 12 Mädchen und 1 Mann (1959)
  • Ein Stern fällt vom Himmel (1961)
  • Kauf dir einen bunten Luftballon (1961)
  • Auf Wiedersehen am blauen Meer (1962)
  • Sein bester Freund (1962)
  • Sansone e il tesoro degli Incas (1964)
  • Das Blaue vom Himmel (1964)
  • Skifascination (1966)
  • Ski Fever (1966)
  • Das Große Glück (1967)
  • Tante Trude aus Buxtehude (1971)
  • Verliebte Ferien in Tirol (1971)
  • Traumbus (1979)

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toni Sailer