Tongako errugbi selekzioa

Tongako errugbi selekzioa (tongeraz: timi feohi ʻakapulu fakafonua ʻa Tonga) Tongaren ordezkaria da errugbi partida ofizialetan. Herrialde txikia izan arren, selekzioa 9 aldiz sailkatu da Munduko Errugbi Kopa jokatzeko. Samoako, Fijiko eta Zeelanda Berriko selekzioek bezala, guda dantza bat egiten du partiden aurretik: Sipi Tau.[1]

Tongako errugbi selekzioa
IzengoitiaʻIkale Tahi ("Itsas arranoak")
ElkarteaTonga Rugby Football Union
EstadioaTeufaiva Sport Stadium
HautatzaileaTonga Toutai Kefu
KapitainaSonatane Takulua
Partida gehienNili Latu (54)
Puntu gehienKurt Morath (340)
Entsegu gehienFetu'u Vainikolo (18)
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Lehenbizikoa
taldearen koloreak taldearen koloreak taldearen koloreak
taldearen koloreak
taldearen koloreak
Bigarrena
Lehenbiziko partida
Tonga Tonga 9-6 Fiji Fiji
Nuku'alofa,1924ko abuztuak 15
Garaipenik handiena
Tonga Tonga 119-6 Hego Korea
Nuku'alofa, 2003ko martxoak 22
Porrotik handiena
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 102-0 Tonga Tonga
Auckland, Zeelanda Berria, 2000ko ekainaren 15a
Munduko Errugbi Kopa
Parte hartzeak8 (aurrenekoa 1987an)
Posturik onenamultzo faseko hirugarrenak (1995, 2007)
Tongako selekzioko errugbilariak Sipi Tau egiten.

Historia aldatu

Misiolariek eta marinelek eraman zuten errugbia Tongara, XX. mendearen hasieran. Harrezkero, oso zabalpen handia izan du uhartedian, eta kirol nazional bilakatu da. Izan ere, herrialde txiroa da, eta errugbia gazte askoren itxaropena da: Zeelanda Berriko ikastetxe on batera joan ahal izatea eta, agian, All Blacksekin jokatzea. Selekzioaren estatistika ere argigarria da: Tongak 103.000 biztanle ditu bakarrik, baina hango errugbi selekzioa bederatzi aldiz sailkatu da Munduko Koparako.[1]

Tongako selekzioaren iraganean partida handiak ageri dira, balentriak. 2011ko Munduko Kopan 19-14 irabazi zuten Frantziaren aurka, eta 2007koan, Hegoafrikari irabazteko zorian egon ziren, baina azkenean 30-25 eman zuten amore.[1] 2016an, Donostiako Anoeta estadioan jokatutako Elkano Kopa irabazi zuen, Estatu Batuetako selekzioa 20-17 garaiturik.[2]

Palmaresa aldatu

Munduko Errugbi Kopa aldatu

Urtea Antolatzailea Postua Garaipenak
1987   Zeelanda Berria
  Australia
Multzo fasea
1991   Ingalaterra ez
1995   Hegoafrika Multzo fasea Boli Kostaren aurka (11-29)
1999   Gales Multzo fasea Italiaren aurka (25-28)
2003   Australia Multzo fasea
2007   Frantzia Multzo fasea Estatu Batuen (15-25) eta Samoaren (15-19) aurka
2011   Zeelanda Berria Multzo fasea Japoniaren (31-18) eta Frantziaren (14-19) aurka
2015   Ingalaterra Multzo fasea Namibiaren aurka (35-21)
2019   Japonia Multzo fasea Estatu Batuen aurka (31-19)
2023   Frantzia Multzo fasea Errumaniaren aurka (45-24)

Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopa aldatu

Honako hauek dira Ozeano Bareko Nazioen Errugbi Kopan lorturiko emaitzak:

  • Txapelduna (0)
  • Txapeldunordea (3): 2011, 2017, 2018
  • Hirugarrena (5): 2012, 2013, 2014, 2015, 2016
  • Ozeano Bareko Hiru Nazioak (3): 1984, 1990, 1994

Elkano Kopa aldatu

 
Tonga eta Estatu Batuen arteko partida Anoeta estadioan, 2016an.

2016ko Elkano Kopa irabazi zuen.

Urtea Irabazlea Emaitza Galtzailea
2016   Tonga 20-17   Estatu Batuak

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Magro Eizmendi, Imanol. Baloia besapean jaiotakoak. Berria, 2016ko azaroak 19, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).
  2. Tongak 20-17 irabazi die AEBei. Berria, 2016ko azaroak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-16).

Kanpo estekak aldatu