Toneri printzea (japonieraz: 舎人親王 Toneri Shinnō?, 676ko urtarrilaren 28a -735eko abenduaren 6a) Nara aroko printze inperial bat izan zen, Tenmu enperadorearen semea. Sudoujinkei Enperadorea (崇道尽敬皇帝, Sudōjinkei Kōtei) hil ondorengo izena jaso zuen Junnin Enperadorearen aita bezala. Nara Aroaren hasieran Nagaya Printzearekin batera botere politikoa lortu zuen familia inperialeko buruzagietako bat bezala.

Toneri printzea


Daijō-daijin (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotza676ko urtarrilaren 28a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Japonia
Heriotza735eko abenduaren 6a (egutegi gregorianoa) (59 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Baztanga
Familia
AitaTemmu
AmaNiitabe
Ezkontidea(k)Tagima no Yamashiro (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, idazlea eta politikaria

Garrantzi historikoa aldatu

Japoniako bigarren libururik antzinakoena den Nihon Shokiren bilketa gainbegiratu zuen.

Genealogia aldatu

Toneri Printzea Tenmu Enperadorearen semea izan zen. Bere ama Nītabe Printzesa izan zen, Tenji enperadorearen alaba zena.

Bere ezkontidea Taima no Yamashiro (edo Tagima-no-Yamashiro) izan zen honekin zenbait seme-alaba izan zituelarik: Mihara printzea, Mishima printzea, Fune printzea, Ikeda printzea, Moribe printzea, Miura printzea eta beranduago Junnin Enperadorea izango zen Ōi printzea.

Bere ondorengo batzuk Kiyohara abizena hartu zuten. Horietako batzuk Kiyohara no Natsuno, Mihara printzearen biloba zena, Kiyohara no Fukayabu, Kiyohara no Motosuke eta azken honen alaba zen Sei Shōnagon

Ikus, gainera aldatu