Tomahawk (musika taldea)

Tomahawk metal alternatiboa lantzen duen musika talde estatubatuarra da. Mike Patton eta Duane Denison (The Jesus Lizard taldekide ohia) binomioak osatu zuen 2000. urtean. Beranduago, John Steiner bateria-jotzailea eta Kevin Rutmanis baxu-jotzailea gehitu zitzaizkien eta ordutik hiru disko grabatu dituzte: Tomahawk (2001), Mit Gas (2003) eta Anonymous (2007).

Tomahawk (musika taldea)
Datuak
Musika motarock alternatibo, alternative metal (en) Itzuli, avant-prog (en) Itzuli eta experimental rock (en) Itzuli
Urteak1999
Produkzioa
Diskoetxea(k)Ipecac Recordings
Mike Patton (en) Itzuli
Duane Denison (en) Itzuli
John Stanier
Trevor Dunn (en) Itzuli (2012
Kevin Rutmanis (en) Itzuli (1999 - 2012)
Informazio gehigarria
ipecac.com
Facebook: Tomahawkband MySpace: tomahawkofficial Bandcamp: tomahawkofficial Spotify: 6yyZgcrQ10gThrJxzqogiP Last fm: Tomahawk Musicbrainz: 947911f8-60bc-44ab-9782-f97020f15b43 Songkick: 205292 Discogs: 108251 Allmusic: mn0000612095 Deezer: 5181 Edit the value on Wikidata

Tomahawk, Mr. Bungle taldeak Nashvillen egin zuen kontzertu baten sortu zen, Duane Denison kontzertua ikusi ondoren Mike Pattoni gerturatu eta berekin talde bat osatu nahi zuen galdetu zionean. Talde honi Tomahawk deitu zioten.

Haien lehenengo diskoa, Tomahawk deitua, 2001an kaleratu zuten Mike Pattonen Ipecac Recordings diskoetxearen eskutik, eta harrera ona izan zuen. Ondorengo kontzertuak The Melvins taldearekin egin zituzten hainbat herrialdeetan barrena, eta Australiako "Big Day Out" festibal handian jo zuten, bi egunez.

Kevin Rutmanis,Anonymous diskoa grabatzen hasi baino lehen kaleratua izan zen. Bere esanetan, kaleratzearen zergatia ezezaguna zitzaion, eta disko berri bat grabatzen ari ziren berririk ez zuen. Ordutik hirukote gisa dihardute lanean.


Taldekideak aldatu

Gaur egun aldatu

  • Mike Patton - ahotsa, samplerak, teklatuak
  • Duane Denison - gitarra, bigarren ahotsa
  • John Stanier - bateria, perkusioa

Taldekie ohiak aldatu

  • Kevin Rutmanis - baxua, bigarren ahotsa

Discografia aldatu

Kanpo estekak aldatu