Tomás Ó Criomhthain

Tomás Ó Criomhthain, ingelesez Thomas O'Crohan izenez itzulia (1856ko abenduaren 21a, Blasket uharteak, Kerryko konderria1937ko martxoaren 7a, Irlandako Errepublika) irlandar idazle bat izan zen. Bere ama hizkuntza irlandera izan zen eta bere eleberri eta idatziak hizkuntza horretan idatzi eta argitaratu ziten, gerora ingelessera itzuliak izan zirelarik.

Tomás Ó Criomhthain

Bizitza
JaiotzaBlasket uharteak, 1855
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Irlandako Estatu Askea
Lehen hizkuntzaIrlandako gaelera
HeriotzaBlasket uharteak1937ko martxoaren 7a (81/82 urte)
Familia
AitaDonal O'Crohan
Amawife of Donal O'Crohan
Ezkontidea(k)Máire Ní Chatháin (en) Itzuli  (1878 -  ezezaguna)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HizkuntzakIrlandako gaelera
Jarduerak
JarduerakArrantzalea, nekazaria, eguneroko-idazlea eta idazlea
Lantokia(k)Blasket uharteak
Lan nabarmenak

Lehen Mundu Gerraren ondoren Killarney udalerriko Brian Ó Ceallaigh-ek bultzaturik egunkari bat idazten hasi zen. Ó Ceallaighek Maxim Gorky eta Pierre Loti idazleen eleberriak erakutsi zizkion, haietan arrantzaleen eguneroko gora beherak agertzen zirelarik, hauek Ó Criomhthainentzat inspirazio iturri izan ziren. Ó Criomhthainek Ceallaighiri bost urtez egunero irlanderaz gutunak idatzi zizkio, harek Pádraig Ó Siochfhradha idazle eta irakasleari bidali eta azken honek argitaratu egin zituen. Ó Ceallaighek Ó Criomhthaini bere bizitzari buruzko eleberria idatzi zezan bultzarazi zuen, honela An t-Oileánach eleberria idatzi zuen.

Bi eleberri idatzi zituen: Allagar na h-Inise ("Uharteko Esamesak"), 1918-1923 bitartean idatzia eta 1928an argitaratua, eta An t-Oileánach ("Uhartearra"), 1923an amaitua eta 1929an argitaratua. Bi eleberri hauek garai bateko Blasket uharteetako bizimodua deskribatzen dute, hau itsasoari oso latza izateaz gain itsasoari lotua zegoelarik.

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomás Ó Criomhthain