Tol Eressëa, "Uharte Bakartia" edo soilik Eressëa ere deitua, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko toki bat da, Silmarillion izeneko bere lanean agertzen dena. Eldamarreko badiako uretan dago, Kalaziriaren parean.

Almarenen suntsipenak eragindako hondamendiaren ondoren, Tol Eressëa, Belegaer itsasoaren erdian zegoen uharte bat zen. Elfoak Cuivienenen esnatu zirenean Izarren Aroetan, eta, euren buruzagi ziren Ingwëk, Finwëk eta Elwëk gidaturik, Erdialdeko Lurraldeko kostaldera iritsi ziren, Bidaia Handiaren ondoren; Itsaso Handia zeharkatzeko zailtasunarekin topo egin zuten. Ulmo Valarrak, Ozeanoen Jauna zena, uhartea erauzi eta Elfoak garraiatzeko itsasontzi erraldoi bat bezala erabili zuen.

Honela, Noldorrak eta Vanyarrak, uhartean "ontziratuak" izan ziren, baina, uharte honen zati bat, Hegoaldeko Beleriandeko kostaldearen parean hondartua geratu zen, Sirion ibaiaren itsasoratzetik gertu, Balar uhartea sortuz. Guzti hau gora-behera, Eldar arraza horiek arazo handirik gabe iritsi ziren Amanera. Urte batzuk beranduago, Telerien bila joan zirenean, hauek, jada hain gogoko zuten itsasoa, Ossë maiarrak, Olatuen Jauna, Ulmo, zeharkatzea ez betetzeaz konbentzitu zuela, baizik eta uhartea Eldamarreko badian aingura zezala.

Amanetik begi bistan zeuden arren eta Valinorreko Bi Zuhaitzen argia jasotzen zuten arren, Teleriak, gainontzeko elfoengandik mende askoan zehr bananduta egon ziren, eta, ondorioz, garai horretan, uhartea, Tol Eressëa edo "Uharte Bakartia" izena jaso zuen. Telerien bakardadea, ez zen itsasontziak eraikitzen ikasi zuten arte amaitu. Ordutik aurrera, itsasoen jaunak izan ziren, eta nahi zuten tokietara bidaiatu zuten. Uhartean geratu ziren elfoek (beste batzuk joan egin ziren eta Alqualondë sortu zuten), Avallonë portu hiri ikusgarria eraiki zuten, bertako dorre zuria Numenorretik ikusten zelarik.

Beleriand hondoratu ondoren, Amanera itzultzen utzi zitzaien elfoak eta euren senide Teleriekin bizitzera joan nahi izan zuten Sindarrak, Portu Grisetatik abiatu eta uhartean ezarri ziren. Eguzkiaren Bigarren Aroan, Tol Eressëako elfoek, merkatal harremanak izan zituzten eta Valarren opariak eraman zituzten Numenor uhartera. Hau, Numenortarrak, Leialak eta Erregearen Gizonen artean banatu eta azken hauek gobernatzen hasi ziren arte gertatu zen. Garai horretan, Eguzkiaren Bigarren Aroko 2250. urtean, Numenortarrak Valarren aurka matxinatu ziren, Elfoen hilezkortasuna izan nahi baitzuten, eta, ondorioz, harreman guztiak hautsi ziren. Ar-Pharazônen erregealdian konbentzitu zituen Sauronek Dunedainak Valinor eraso eta Valarrak garai zitzaten. Erregea, flota handi baten buru izan zen, uhartera iritsi zena, baina ezin izan zuen bere betebeharra bete, Eguzkiaren Bigarren Aroko 3319. urtean, Iluvatarrek, flota suntsitu eta Numenor uhartea hondoratu zuen olatu erraldoi bat altxa baitzuen. Ordutik aurrera, Aman kontinente osoa, Tol Eressëa uhartea barne, munduko esferatik banandu zen, eta bertara, soilik Bide Zuzenetik hel zitekeen.

Eguzkiaren Hirugarren Aroan, elfoek, oraindik Eressëara bizitzera iristen jarraitu zuten, eta, aro honen amaieran eta Laugarrenaren hasieran, eraztunaren eramalearentzako egoitza izan zen, Frodo Zorrozabal, Bilbo Zorrozabal eta Sam Gamgee, alegia, Gimli nanoa eta Gandalfez gain.