Toña Is

asturiar futbolari ohia, entrenatzailea, hautatzailea, udaltzaina

María Antonia Is Piñera, ezagunagoa Toña Is izenez (Oviedo, Asturias, 1966) asturiar futbolari ohia, entrenatzailea, hautatzailea izan da. Gero udaltzain jarraitu du. Mexikoko Lehen Mailako Emakumezkoen Pachuca taldea entrenatu ondoren (2021), Espainiara itzuli zen, eta udaltzain lan egiten du.[1][2]

Toña Is
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAntonia Is Piñera
JaiotzaOviedo1966ko ekainaren 13a (57 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Oviedo Moderno CF1982 / 2000
futbol femeninoko Espainiako selekzioa1989 / 1999341
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria

Twitter: is_tona Edit the value on Wikidata

2015etik 2019ra, 17 urtez beherakoen futboleko emakumezkoen selekzio nazionaleko hautatzailea izan zen.[3] Federazioko lehen emakume-entrenatzailea izan zen. 2015ean, futbol selekzioko lehen emakume hautatzailea izan zen Espainian. 2018an, emakumezkoen 17 urtez beherakoen munduko txapelketa irabazi zuen.

1989ko Selekzio Nazional Absolutuan jokatu zuen 90eko hamarkadara arte, eta 1997ko Eurokopan brontzezko domina lortu zuen.[4]

Biografia aldatu

Neba-ahipekin eta lagunekin futbolean hasi zen Oviedoko La Correderia auzoan. 14 urterekin hasi zen neskekin entrenatzen, La Correderia auzoko festak zirela-eta, partida bat jokatzeko.

Taldea Mexiko de la Correduria zen, Tradehi izena hartu zuen , eta gero Peña Azul, Oviedo Modernoaren jatorria.[5]

Selekzioko jokalari aldatu

1989an sartu zen selekzio nazionalean, 90eko hamarkadara arte, eta 33 partidatan defendatu zuen selekzioaren elastikoa.[6][7] Nabarmentzekoa da 1994ko martxoaren 20an jokatutako partida, Espainiak 17-0 irabazi baitzion Esloveniari Gironako Palamós herrian.[5] Suediako eta Norvegiako 1997ko Europako Txapelketan hirugarren postua lortu zuen.

Entrenatzailea aldatu

Botak zintzilikatu zituen, baina ez zuen futbol mundua utzi. Oviedo Modernoko beheko kategorien gidaria izan zen eta urte batzuk geroago Federazioko lehen emakume entrenatzailea izan zen.[8] Europako txapelduna izan zen Pedro Lópezen laguntzaile zela.[7]

2018an Europako txapelduna izan zen - 2017an txapeldunordea izanda- eta 2018ko abenduan emakumezkoen 17 urtez azpikoen munduko txapelduna.[9][10][11] Gustura ez eta RFEFetik alde eginda, 2021ean Mexikoko Emakumezkoen Lehen Mailako Pachuca taldea entrenatzeko kontratatu zuten.[2][12] Zortzi hilabete igaro ondoren, kontratua bertan behera utzi zuen arrazoi pertsonalengatik, eta Espainiara itzuli zen, baina ezin izan zuen entrenatzaile lanaz jarraitu.[2][13]

2019ko uztailean, FIFAk emakumeen futboleko 2018-19 denboraldiko entrenatzaile onenaren "The Best" sarirako hamar hautagaien artean sartu zuen. Talde horretan, besteak beste, Milena Bertolini emakumezkoen hautatzaile italiarra; Jill Ellis hautatzaile estatubatuarra, Joe Montemurro Arsenal taldearen entrenatzailea eta Sarina Wiegman Ingalaterrako emakumezkoen hautatzailea zeuden.[14]

Palmaresa aldatu

Futbolari aldatu

  • 1997ko Eurokopan brontzezko domina lortu zuen.[4]

Entrenatzaile aldatu

  • 2018an, emakumezkoen 17 urtez beherakoen munduko txapelketa irabazi zuen.

Bizitza pertsonala aldatu

Paula Suárez futbolariaren ama da.[15]

Bere garaian, Oviedoko Udaltzaingoan hasi zen lanean, bere lana eta kirol-jarduera uztartuz. 17 urtez azpikoen selekzioa entrenatzeko eszedentzia eskatu zuen eta, Mexikotik itzuli ondoren, udaltzain lanera itzuli zen.[2]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2017. urtean Oviedoko brontzezko domina
  • 2019ko uztailean, FIFAk emakumeen futboleko 2018-19 denboraldiko entrenatzaile onenaren "The Best" sarirako hamar hautagaien artean sartu zuen.[14]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu