Tizona izenekoa (Coladarekin batera) Rodrigo Diaz de Vivar El Ciden (1043-1099) ezpatarik ospetsuenetako bat da. Mio Ciden kantorearen arabera, Marokoko Bucar erregearena zen eta Cidek kendu zion Valentzian. Ondoren, Cidek bere suhiak ziren Carriongo Infanteei eginiko opari bat izango zen, baina berriz Rodrigorengana itzuliko zen, azkenean bere iloba Pedro Bermúdezi oparitu ziona.[1]

Tizona
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaUrgellgo konderria
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaBurgos
Koordenatuak42°20′19″N 3°42′00″W / 42.3385081°N 3.7000519°W / 42.3385081; -3.7000519
Map
JabeaCid Campeador, Berenger Erramun II.a, María Rodríguez (en) Itzuli, Erramun Berenger III.a, Jakue I.a Aragoikoa eta Fernando II.a Aragoikoa

Kantoreko ezpata aldatu

Tizonari buruzko lehen aipamena Mio Ciden kantorean agertzen da, non Tizón deitua den (latinezko titiotik) "txingarra"ren sinonimoa.

Mio Ciden kantorean ezpatak pertsonalitate propioa du, bere indarra aldatu egiten baita erabiltzen duenaren arabera, arerio ez duinak ikaratuz. Tizona Carrióngo Infanteen jabetzan dagoen bitartean, hauek ezpataren indarra gaitzesten dute. Corpeseko laidoaren ondoren, Cidek bere ezpata berrkeskuratzen ditu eta Tizona bere iloba Pedro Vermúdezi ematen dio honek Ferrán González izan behar zuen duelurako. Honek, bere burua garaitutzat jotzen du ezpatarekin borroka hasi aurretik, Pedro Vermúdez Tizona bere ezpatatokitik ateratzean ikusirik erabat beldurtuta.

« Él dexó la lança, e mano al espada metió;
cuando lo vio Ferrán González, conuvo [reconoció] a Tizón,
que antes qu'el golpe esperasse, dixo: — ¡Vençido só!
»

—3642–3645 bertsoak Mio Ciden kantorea. Alberto Montanerren edizioa. Galaxia Gutenberg argitaletxea, 2007.


Ustezko ale gordea aldatu

Tradizionalki kantorean agertzen denarekin ("urrezko mila marko balio dituela" dioena) identifikatzen den ezpata bat Burgosen kontserbatzen da. 78,5 zentimetroko luzera eta 4,5 zentimetroko zabalera du. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen arabera, orria Cidaren garaikoa da, eta kalitate honekoa, eskutokia Errege Katolikoen garaiko beste bategatik aldatu zen arren, pizkundetarra. Baina analisi zorrotzago batek, 16. mendean egindako ezpata bat dela demostratzen du analisi ganorazko batek, eta hortaz, faltsifikazioa da[2], Miguel-Anxo Murado historialariak demostratu bezala[3].

Hala ere, arma hau Interes Kulturaleko Ondare izendatua izan zen (2003ko urtarrilak 18ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Ibilbide nafarra aldatu

Burgosko alearen jatorria Nafarroan egon zen 20. mendera arte. Ustez, Fernando II.a Aragoikoa Katolikoak ezpata Mosén Pierres de Peralta (Pedro de Peralta y Ezpeleta) kondestableari oparitu zion, Leringo I. kondea, Martzillako Baroia eta Faltzeseko lehen markesa izango zenaren aitona; honek, Fernando eta Isabelen arteko ezkontza ahalbidetu zuen negoziazioetan emandako zerbitzuengatik.

Ezpata hau XX. menderarte Faltzeseko markesen jabetzapean egon zen Martzillako gazteluan. Honela deskribatzen da ezpata: "burnizko eskutoki erabat beltzarekin, bi ahoko orriarekin, mehea, tinkoa eta malgua".

Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Tizona Madrilgo Armadaren Museoan egon zen. Instituzio hau Toledoko Alkazarreko bere egoitza berrira pasa zenean José Ramón Suárez del Otero jabeak, Faltzeseko markesa zenak, Espainiako Kultura Ministerioari saldu nahi izan zion, erosketa arbuiatu zuena benetan Cidarena izan zen froga historikorik ez egoteagatik eta saltzaileak eskatzen zuen prezio altuagatik (ministerioko txostenek 200.000 eta 300.000 euro bitartean balioztatu zuten, Reutersen arabera). Azkenik Gaztela eta Leongo Juntak eta Burgosko Merkataritza eta Industria Ganberak erosi zuten 2007an. Faltzeseko markesari ezpatagatik ordaindu ziotena 1.600.000 euro izan ziren. Bere azken helmuga Burgosko katedrala izatea espero da, gerlariaren eta bere emazte Jimena Díazen hilobia aurkitzen den tokia, baita cidari buruzko beste gauza batzuk ere (bere ezkontza-horni gutuna eta "Cidaren kutxa" deritzona, Mio Ciden kantorearen arabera, Cidak Raquel eta Vidas judutarrak engainatzeko erabili zuena).

Orriko idazkunak aldatu

Tizona ezpataren orriak honako idazkunok idatzita daramatza: «IO SOI TISONA FUE FECHA EN LA ERA DE MILE QUARENTA» alde batean eta «AVE MARIA GRATIA PLENA DOMINUS TECUM» bestean, erdi aroko gazteleratik honela itzultzen dena: "Ni Tizona naiz. Mila eta berrogeiko aroan egina izan zen", 1002. urteari dagokiona, "era de mile quarenta"k Aro Hispaniarrari erreferentzia egiten baitio. Bigarren idazkuna Agur Mariako lehen hiru bertsoak dira: "Agur Maria, graziaz betea, jauna da zurekin".

Kantoreko ezpata aldatu

Tizonari buruzko lehen aipamena Mio Ciden kantorean agertzen da, non Tizón deitua den (latinezko titiotik) "txingarra"ren sinonimoa.

Mio Ciden kantorean ezpatak pertsonalitate propioa du, bere indarra aldatu egiten baita erabiltzen duenaren arabera, arerio ez duinak ikaratuz. Tizona Carrióngo Infanteen jabetzan dagoen bitartean, hauek ezpataren indarra gaitzesten dute. Corpeseko laidoaren ondoren, Cidek bere ezpata berrkeskuratzen ditu eta Tizona bere iloba Pedro Vermúdezi ematen dio honek Ferrán González izan behar zuen duelurako. Honek, bere burua garaitutzat jotzen du ezpatarekin borroka hasi aurretik, Pedro Vermúdez Tizona bere ezpatatokitik ateratzean ikusirik erabat beldurtuta.

« Él dexó la lança, e mano al espada metió;
cuando lo vio Ferrán González, conuvo [reconoció] a Tizón,
que antes qu'el golpe esperasse, dixo: — ¡Vençido só!
»

—3642–3645 bertsoak Mio Ciden kantorea. Alberto Montanerren edizioa. Galaxia Gutenberg argitaletxea, 2007.


Erreferentziak aldatu

  1. Montaner Frutos, Alberto (edizioa), Cantar de mio Cid, Bartzelona, Galaxia Gutenberg; Real Academia Española, 2011. ISBN 978-84-8109-908-9
  2. Abellán, Pepe. (2018-05-11). «Abonico: Tizona» Abonico (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).
  3. Murado, Miguel Anxo. (2013). La invención del pasado : verdad y ficción en la historia de España. (Primera edición. argitaraldia) ISBN 978-84-9992-391-8. PMC 947160938. (Noiz kontsultatua: 2022-12-07).

Kanpo estekak aldatu