Titina Maselli (Erroma, 1924ko apirilaren 112005eko otsailaren 25a), margolari, eszenografo eta aktore italiarra izan zen.

Titina Maselli

Bizitza
JaiotzaErroma1924ko apirilaren 11
Herrialdea Italiako Erresuma  (1924ko apirilaren 11 -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2005eko otsailaren 22a)
HeriotzaErroma2005eko otsailaren 22a (80 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Toti Scialoja
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta eszenografoa

IMDB: nm0556259 Discogs: 3053084 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Enrico Maselli arte kritikariaren alaba eta Francesco Maselli zuzendariaren arreba izan zen. Familia-ingurune intelektual eta artistiko bizigarri batek bultzatuta, 1948an egin zuen debuta artista gisa, Erromako Obelisco galerian bakarkako erakusketa batekin. Erakusketa ugaritako karrera baten hasiera izan zen Veneziako Bienalean 1950etik 1995era hainbat ediziotan eta Erromako Quadriennalean 1950etik 2000ra hainbat ediziotan egon zen. 1945ean, Toti Scialojarekin ezkondu zen.

1952tik 1955era New Yorken egin zuen egonaldi amerikarra garrantzitsua izan zen bere bilakaera artistikoan. Garai hartako bere lanakk dinamismo futuristaren mugimenduak ukitzen ditu estiloan. Austrian eta Parisen egonaldiak efgin ondoren Erromara itzuli zen eta Pop artetik hurbil dagoen adierazgarritasun batera hurbildu zen[1][2].

Parisen 1980tik aurrera eszenografian aritu zen, Bernard Sobel, Gilles Aillaud eta Carlo Cecchi bezalako antzerki zuzendariek Maselliren lanak estimatzen zituztelarik, antzerki lan ugaritan parte hartu zuen[1].

1991n Titina Maselli antologikoa (1948-1990 lanak) eskaini zioten, Mantuako Casa del Mantegnan aretoan[3].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Italieraz) Titina Maselli | s.t. foto libreria galleria. (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  2. (Italieraz) «Momenti in movimento: Titina Maselli e la poetica del dinamismo, a Milano» ArtsLife 2019-09-14 (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  3. (Italieraz) «MASELLI, Titina in "Dizionario Biografico"» www.treccani.it (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).

Kanpo estekak aldatu