Tinpanoko soka nerbio fazialaren adarra da; mihi aldetik abiatu, eta, mailuaren eta ingudearen artetik pasatuz, barrunbe tinpanikorantz hedatzen da.[1] Dastamenean esku hartzen duten hiru nerbio kranialetako baten zati da. Dastamen-sistemak atzeraelikadura-zirkuitu konplikatua eskatzen du, eta nerbio bakoitzak besteen seinaleak inhibitzen ditu. Badirudi tinpanoko sokak eragin inhibitzaile bereziki handia duela zaporearen beste nerbioetan, bai eta mingaineko minaren zuntzetan ere; beraz, kalteren bat jasaten duenean, beste nerbioetan duen funtzio inhibitzailea aldatu edo deuseztatu egiten da.

Tinpanoko soka
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinezchorda tympani
MeSHA08.800.800.120.250.120
TAA14.2.01.084 eta A14.2.01.118
FMA53228
Terminologia anatomikoa

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Otorrinolaringologia Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.