Tindersticks Ingalaterrako indie rock musika talde bat da, 1991n Nottinghamen sortua. Oso talde emankorra da, kontzertu asko, diskoak eta filmen soinu-bandak ere egiten dituena.

Tindersticks
Datuak
JatorriaNottingham
Musika motaindie rock
Urteak1991
Produkzioa
Diskoetxea(k)Constellation
Stuart A. Staples (en) Itzuli
Informazio gehigarria
tindersticks.co.uk
IMDB: nm0863893 Facebook: tindersticksofficial Twitter: tindersticksUK Instagram: tindersticks_uk MySpace: tindersticksofficial Bandcamp: tindersticks Musicbrainz: 4306a798-e2f8-4192-9a45-2fd41cdae60c Songkick: 138684 Discogs: 15259 Allmusic: mn0000600640 Deezer: 1296 Edit the value on Wikidata
Tindersticks Donostiako Victoria Eugenian, 2009an.
Tindersticks Donostiako Victoria Eugenian, 2009an.

Estiloa aldatu

Nahiz eta abestiak oso anitzak izan, estilo berezia du taldeak. Konposizioek dotoretasuna, sentimenduak eta, batzuetan, ironia eta umorea dituzte ezaugarri.

Taldearen doinu berezia azal daiteke instrumentazio, Stuart Staples abeslariaren ahots sakon eta berezi, eta taldekideen gustu sofistikatuarekin.

Kontzertuak aldatu

Betidanik kontzertu ugari egin dituen taldea da. Musikarien eskarmentua eta trebezia ondo nabaritzen da agertokietan eta musikaren edertasuna eta sentimenduak oso ondo entzuten dira zuzenean.

Tindersticksen kontzertuak ez dira benetako ikuskizunak: nahiz eta argiztapen ederra erabiltzen ohi duten, taldekideek diskrezio handiz jotzen dute, ez dute antzezten ezer. Beti esan dute haien asmoa musika egitea dela, jarrerak egitea ez.

Bitan jo du taldeak Euskal Herrian, bitan Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 1999an eta 2009an.

Diskoak aldatu

Tindersticks (“First Album” deritzona) (1993)

Talde askorekin bezala, lehenengo diskoak esperimentu asko ditu, estiloz oso zabala da eta etorkizunaren joera batzuk entzuten dira. Dagoeneko instrumentazioa anitza da, abestien tempoak desberdinak, letrak ezohikoak eta edertasuna nabaria.

Hiru abesti aipatzeko, “City Sickness”, “Marbles”, “Raindrops”.

Tindersticks (“Second Album” deritzona) (1995) Lehenengo diskoaren lorpenak finkatzen eta gainditzen dituen diskoa da. Taldearen eskarmentua gero eta gehiago igartzen da eta benetako album borobila lortzen da. Tindersticks taldeak maisulan bat badu, bigarren disko hau da.

2006ko irailean album osoa jo zuten Londresen egin zuten kontzertu berezi batean non jatorrizko taldekide guztiek elkarrekin jo zuten azken aldiz. Beste hamaika musikarik taldearekin jo zuten: bederatzi hari eta bi haize-musikari.

Hiru abesti aipatzeko, “A Night In”, “My Sister”, “She’s gone”.

Curtains (1997) Beharbada “Curtains”ek ez dauka lehenengo diskoaren esperimentaziorik, ezta bigarrenaren koherentziarik ere. Hala ere, disko apartekoa da eta, taldearen disko guztietan bezala, konposizioak, instrumentazioa eta letrak uztartzen dira abesti eder eta bereziak sortzeko.

Hiru abesti aipatzeko, “Dick’s Slow Song”, “Desperate Man”, “Walking”.

Simple Pleasure (1999) Bigarren urrats bat izango balitz bezala, disko honetan soul musikaren eragina nabaritzen da lehenengo abestitik, “Can we start again?” Izenburu honek ere, noski, bigarren urrats bat aipatzen du, nahiz eta hori kasualitatez izan daitekeen. Nonbait, taldearen proposamena eta estiloa berriztatzen dira disko honetan.

Hiru abesti aipatzeko, “Can we start again?”, “If you’re looking for a way out”, “(You take) This heart of mine”.

Can Our Love... (2001) 1995]]ean bigarren diskoak aurrekoa finkatu zuen bezala, “Can our Love ...”ek “Simple Pleasure”en arrakasta artistikoari eusten dio du eta ildo berean jarraitzen du. Lehen bezala ere, bigarren diskoak aurrekoa baino koherentzia gehiago du, benetako album bat da.

Hiru abesti aipatzeko, “People keep comin’ around”, “Sweet Release”, “Chilitetime”.

Waiting for the Moon (2003) Jatorrizko taldearen azken disko honek Tindersticksen abestirik ederrenetakoak ditu eta, era berean, Tindersticksen historia osoko bilduma bat bezala uler daiteke. Musika-estilo ezberdinak entzun daitezke, esaterako, baladak (“Until the morning comes”), soul (“Sweet Memory”), rock (“4.48 Pyschosis”), pop (“Sometimes it hurts” duoa), country (“Just a dog”) entzun daitezke. Eta, betidanik bezala, Tindersticken uko eta dotoretasun bereziak.

Hiru abesti aipatzeko, “Trying to find a home”, “My oblivion”, “Running wild”.

The Hungry Saw (2008) 2006an, bigarren disko osoa kontzertu berezi batean jo ondoren, jatorrizko taldea banatu egin zen. Baina, Staples abeslariaren arabera, kontzertu horretan bertan taldearekin berriro hasteko asmoa sortu zen eta lehenengo emaitza “The Hungry Saw” diskoa dugu. Taldetik joandako hiru kideen falta sumatzen den arren, diskoak momentu eder batzuk ditu eta, batez ere, mapa bat bezalakoa izan liteke geroko ekintzei begira.

Hiru abesti aipatzeko, “Introduction”, “Mother Dear”, “The turns we took”.

Falling down a Mountain (2010)

Nahiz eta hiru taldekide berri egon, hiru fundatzailekin batera, betiko Tindersticksen estiloa dugu disko eder honetan. Aurreko diskoan ez bezala, Tindersticks benetako taldea da berriro eta talde baten elkarlana, kohesio eta indarra entzuten dira. Abestien aniztasuna nabaria da, pieza inprobisatuetatik balada ederretara; duo batetik pieza instrumentaletara. Gitarra-jotzaile Neil Fraseren argazki ederrek azala irudiztatzen dute.

Hiru abesti aipatzeko, “Harmony around my Table”, “Black Smoke”, “Piano Music”.

Letrak aldatu

Musika bezala, Tindersticksen letrak anitzak dira. Betiko pop gaietaz gain, pentsamendu edota esperientzia askori buruzkoak dira. Gizabanakoaren inguruan dautza beti.

Melankolia sarritan agertzen da abestietan:

Still trying to find a reason
Still trying to find a home
Just some place to spread my things in
A place from where I can run

(Oraindik arrazoi baten bila nabil,
Oraindik etxe baten bila nabil,
Leku bat nire gauzak ipintzeko,
Leku batetik ihes egiteko.)

Beste batzuetan munduko ulertezintasuna da gakoa:

You saw your life as a series of complicated dance steps
Impossible to learn, they had to come naturally
Together you squirmed and wriggled
And I could only jerk along behind

(Zure bizitza dantza pauso korapilatsu multzo bat bezalakoa ikusten zenuen,
Ikasteko ezinezkoa, naturaltasunez ulertu behar zelako.
Elkarrekin deseroso mugitzen zineten,
Ni, besterik ez, zuen atzean bortizki mugi nintekeen.)

Eta behin edo behin umorea edota ironia ikusten da:

I'm just a dog
Training to be a man
I'm just a dog
Learning stuff I don't understand
But at night I howl

(Txakurra besterik ez naiz,
Gizon bihurtzeko prestatzen ari naiz.
Txakurra besterik ez naiz,
Ulertzen ez ditudan gauzak ikasten ari naiz.
Baina gauetan uhurika ibiltzen naiz)

Filmen soinu-bandak aldatu

Musika konposatu eta grabatu dute Claire Denis zuzendari frantziararen hiru pelikulentzat. Taldearen diskoekin harreman nabaria izan arren, ia musika zati guztiak instrumentalak dira eta ambientzat sailka daitezke. Paradoxa da ez dutela inoiz bideorik egin euren diskoak sustatzeko. • Nénette et Boni (1996) • Trouble Every Day (2001) • 35 rhums (2008)

Grafikoak aldatu

Diskoren azaletan ere taldearen bereizitasuna nabaritzen da. Zazpi disko luzeren azaletan, taldekideak hirutan soilik azaltzen dira, lehenengoan jostun jantzitan, bigarrenean asto baten ondoan, hirugarrenean Kanbodiako kontzentrazio-esparruko bezala irudi batean.

Astoak agertzen dira azal askotan.

Taldekideak aldatu

Stuart Staples - ahots nagusia, gitarra, melodika
• Neil Fraser - gitarra nagusia, bibrafonoa
David Boulter - teklatuak, perkusioa

Taldea utzi zutenak 2006an

• Dickon Hinchliffe - biolina, gitarra, ahotsa, pianoa, hari eta haize moldaketak
• Alasdair Macaulay - bateria, perkusioa, tronpeta
• Mark Colwill - baxua

Izena aldatu

Ingelesez “tindersticks” abarrak dira, hau da, egur bezala erabiltzen diren zuhaitz edo zuhaixka adarrak. Sute handiak adar txikiekin hasten dira. Taldearen izenaren esanahiak adieraz dezake melodia sinpleen bitartez abesti ederrak konposatzen direla.

Kanpo estekak aldatu