Tim McIlrath (Chicago 1978ko azaroaren 3a) Rise Against talde amerikarraren gitarrista eta abeslari ezaguna da. Euskal eszenan presentzia handia duen Berri Txarrak taldearekin bi aldiz kolaboratu du, laugarren diskoa den Libre ©n, "Denak Ez Du Balio" abestian eta seigarrena den, Payola diskoaren "Folklore" eta "Atchtung!!!" abestien koroak egiten.

Tim McIlrath

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTimothy James McIlrath
JaiotzaIndianapolis1978ko azaroaren 3a (45 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaNortheastern Illinois University (en) Itzuli
Rolling Meadows High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, egile abeslaria, musikaria, gitarra-jotzailea eta aktorea
KidetzaRise Against
Genero artistikoapunk
Musika instrumentuagitarra
ahotsa
DiskoetxeaFat Wreck Chords

IMDB: nm2843707 Rottentomatoes: celebrity/tim_mcgrath
Musicbrainz: 157e6a4c-5233-42f8-83f5-e43b0c04641a Songkick: 4609183 Discogs: 572509 Allmusic: mn0000336124 Edit the value on Wikidata

Bere taldeko kideak bezala (Brandon Barnes bateria jolea ezik) beganismoaren eta "straight edge" bizimoduak jarraitzen ditu. Horretaz gain, animalien eskubideen aldeko aktibista sutsua da PETA erakundearekin kolaborazioak eginez.

Biografia aldatu

Lehenengo urteak aldatu

Timothy J. McIlrath 1979. urtean jaio zen Arlington Heights-en (Illinois). Txikia zenean ikastetxe katoliko batean ikasi zuen eta bertan berarekin sartzen ziren heterokromia izateagatik, hau da, ezkerreko begia urdina eta eskumakoa, aldiz, marroia. Gaztea zenean George Orwellen "1984" edo Aldous Huxleyren "Bai mundu berria" bezalako liburuak irakurtzen hasi zen bere ondorengo obretan eragina izanez. Bere lagunak snowboard-a praktikatzen zutenez, Timek dirua aurreztu zuen 400 dolar eduki arte taula bat erosteko, kirol hura inoiz praktikatu ez bazuen ere. Hala ere, snowboardeko taula erostera zihoanean gitarra denda batean sartu eta Gibson SG 1984 batez maitemindu eta 425 dolarrengatik erosi zuen.

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tim McIlrath  

[1]Youtube. Rise Against: Re-Education (Through Labor) 1.56 min.
Rise Against Myspace
Rise Against taldearen web orrialde ofiziala

  Artikulu hau Illinoisko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.