Till Eulenspiegelen barrabaskeria dibertigarrak

Till Eulenspiegelen barrabaskeria dibertigarriak Richard Strauss konposatzaile eta musikari alemaniarrak 1894 eta 1895 artean idatzi zuen olerki sinfoniko bat da. Bertan Till Eulenspiegel izeneko laborariaren zoritxarrak eta bihurrikeriak kontatzen dira. Till Eulenspiegel errepresentatzen duten bi gaietatik batetaz, tronpa arduratzen da. Besteaz, berriz, klarinetea. Tronpak jotzen duen gaia, bizia da, puntu goreneraino luzatua, ondoren, beherantz erortzeko, hiru nota luze eta indartsuetan, progresiboki beherago doazenetan amaitzeko. Klarinetearena, artifiziala eta zalameroa da, tranpati bat idorokitzen duena, hobea egiten duena.

Till Eulenspiegelen barrabaskeria dibertigarrak
Jatorria
Sorrera-urtea1894
IzenburuaTill Eulenspiegels lustige Streiche
Ezaugarriak
Bestelako lanak
MusikagileaRichard Strauss

IMSLP: Till_Eulenspiegels_lustige_Streiche,_Op.28_(Strauss,_Richard) Allmusic: mc0002370992 Edit the value on Wikidata

Instrumentazioa aldatu

Musikalan hau, honak orkestra honentzat idatzia dago: piccolo 1, 3 zehar txirula, 3 oboe, korno ingeles 1, 3 klarinete re eta si bemolean, klarinete baxu 1 si bemolean, 3 fagot, kontrafagot 1, 4 tronpa fa eta mian, 4 tronpa rean (ad libitum), 3 tronpeta fa eta doan, 3 tronpeta rean (ad libitum), 3 tronboi, tuba 1, tinbalak, triangelua, txindatak, bonboa, danbor erredoblantea, karraka eta kordentzat.

Kanpo estekak aldatu