Tietê Brasilgo hego-ekialdeko ibaia, Parana ibaiaren adarra, São Pauloko estatuan. 1.130 km luze da eta 70.990 km2-ko ibai-arroa hartzen du. Serra do Mar mendialdean du iturburua, São Pauloko hiriaren ekialdean, eta ipar-mendebalerako norabidea hartzen du Ilha Granden Parana ibaiarekin bat egin arte, Urubupugnako ur-jauzietan. São Pauloko estatuko hiri garrantzitsu asko daude ibai ertzean. Ezin da ontziz ibili, ur-laster eta -jauzi ugari baitira ibilguan zehar.

Tietê ibaia: kokapena
Tietê ibaia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu