Tianchi
Tianchi (txineraz: 天池; pinyinez: tiānchí), Txinako Herri Errepublikako Xinjiang eskualde autonomoan dagoen aintzira bat da. Bogda mendiaren iparraldean dago, Tian Shan mendien ondoan.
Tianchi 天池 | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.000 m |
Mota | aintzira |
Azalera | 4,9 km² |
Sakonera | 105 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°53′09″N 88°07′57″E / 43.8858°N 88.1325°E |
Leku geografikoa | Dzungaria |
Ezaugarriak aldatu
Aintzira txikia da, 4,9 kilometro koadro baino ez ditu. Gehienezko sakonera 105 metrokoa da eta itsasoaren mailatik 2.000 metro ingurura dago.
Tianchi Fukang Konderritik 40 kilometro ekialdera eta Urumqitik 110 kilometro ekialdera dago.
Jakingarriak aldatu
Tianchi, sumendi baten kraterrean sortutako aintzirari txinatarrek deitzeko duten hitza da. Ipar Korea eta Txinaren arteko mugan dagoen Zeruko Aintzira ere mota berekoa da.
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |