Thysanura

Zilarrarrain izena ere ematen zaion apterigotoen subklaseko zenbait intsektuz esaten da. Thysanura ordena osatzen dute.

Thysanura (antzinako grezieratik: θυσάνος, thysanos, "xingola" eta ουρα, oura, "isatsa") Insecta klasearen barneko ordena zaharrenetako bat da. Hegorik gabeko intsektuak dira eta aho-aparatu mastekatzailea, zerko-pare bat eta azken segmentuaren erdialdean luzakin bat dauzkate[1]. Askotan zilar arrain izena ematen zaie, baina hau Lepisma generoari dagokio. 335 espezie ezagutzen dira mundu osoan, 4 familiatan banatuta: Lepidotrichidae, Nicoletiidae, Lepismatidae eta Maindroniidae.

Thysanura
Pennsylvaniar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
Ordena Thysanura
Latreille, 1796

Lehen Apterygotaren barruan sailkatzen ziren, Collembola, Protura, Diplura eta Microcoryphyarekin batera, hegorik ez dutelako. Hala ere, hau simplesiomorfia bat denez, ez dago arrazoirik Apterygotaren barruan sartzeko.

Familiak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Thysanura Euskalterm. Euskara.euskadi.net
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thysanura