Thunar Xfce-ren fitxategi kudeatzaile lehenetsia da, Xffm ordezkatuz. Benedikt Meurer-ek garatua da. GNOME-ren Nautilus-en oinarrituta dago baina abiadura hobea, erabilerraztasuna eta memoria kontsumo txikiagoa eskeintzeko diseinaturik dago. Plugin-ak jasatzen ditu eta freedesktop.org-en ezarritako estandarrak [ext a https://web.archive.org/web/20091101161341/http://thunar.xfce.org/wiki/requirements:standards] betetzen ditu. Thunar izena Thor jainkoaren izenean du jatorria.

 Thunar programa
Jatorria
Azken bertsioa4.18.8
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC
Irakur dezakeUNIX-moduko
GUI tresnakGTK
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License, version 2.0 or later (en) Itzuli eta GNU General Public License
Deskribapena
Honen parte daXfce
Ekoizpena
GaratzaileaAlexander Schwinn (en) Itzuli eta Benedikt Meurer (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazEz
thunar.xfce.org/
Iturri-kodeahttps://gitlab.xfce.org/xfce/thunar

Interfazea aldatu

Thunar interfazea nukleoa baino lehenago garatua izan zen, RAD paradigma jarraituz. Python lengoaian idatzi zen lehen zirriborroa eta erabiltzaileek eskatu ahala ezaugarri berriak erantsi eta interfaze grafikoa aldatu zaizkio. Thunar-en helburuetako bat Unix-eko zuhaitz egituretan oinarrituriko beste fitxategi kudeatzaileez ezberdinduko duen interfaze grafiko bat eskeintzea da.

API aldatu

Thunar-ek beste garatzaileentzako API bat hornitzen du. Fitxategi sistementzat plataforma anitzentzako programazio interfaz bat lortzen da thunar-vfs erabiliz; Thunar-ek, aldiz, kudeatzailearentzat berarentzat luzapenak garatzeko liburutegi bat eskaintzen du.

Kanpo estekak aldatu