Thomas Paine (Thetford, Ingalaterra, 1737ko otsailaren 9agreg./urtarrilaren 29ajul. - New York, 1809ko ekainaren 8a), pentsalari politiko, iraultzaile, ilustratu eta liberal estatubatuarra (britainiarra sortzez) zen, anarkismoaren aitzindaria.

Thomas Paine


Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

1792ko irailaren 6a - 1795eko urriaren 26a
Barrutia: Pas-de-Calais
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThomas Paine
JaiotzaThetford (en) Itzuli1737ko urtarrilaren 29a (juliotar egutegia)
Herrialdea Britainia Handiko Erresuma  1776)
 Ameriketako Estatu Batuak  (1776 -  1787)
 Britainia Handiko Erresuma  (1787 -  1790)
 Frantziako Erresuma  (1790 -  1791)
Frantziako Monarkia Konstituzionala  (1791 -  1792)
 Frantzia  (1792ko abuztuaren 26a -  1802)
 Ameriketako Estatu Batuak  (1802 -
HeriotzaGreenwich Village1809ko ekainaren 8a (72 urte)
Hobiratze lekuaNew Rochelle (New York)
Familia
Ezkontidea(k)Mary Lambert (en) Itzuli
Elizabeth Ollive (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaThetford Grammar School (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, politikaria, idazlea, ekintzailea, kazetaria, prosalaria eta iritzi-kazetaria
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
KidetzaAmerikako Sozietate Filosofikoa
Pennsylvania Abolition Society (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioabaliorik ez
deismoa

IMDB: nm8808994 Musicbrainz: 7ba63333-fd3c-48e1-8e35-d126f135e879 Find a Grave: 2698 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Klase xehekoa zen jatorriz, eta heziketa xumea jaso zuen, irakurri, idatzi eta lau eragiketak egitera mugatzen zena. Autodidaktikoki hezi zen eta iraultzaile iparramerikar garrantzitsuena izatera iritsi zen, bere garaiarekiko talka egiten zuten ideiak defendatuz: sexismoaren, esklabotzaren, arrazakeriaren eta monarkiaren aurka agertu zen, azken honen aurka errepublika proposatuz. Garaiko beste ilustratu batzuen antzera, superstizioa, erlijio antolatua eta apaizteria gaitzetsi zituen.

Beti ziharduen arazo ekonomikoei aurre egiten, likore eta tabako estraperlistak jazartzen lan egin zuen zerga ofizial gisa, horrela bere burua ilustratzeko liburuak erosteko diru pixka bat irabaziz. Bere zoria, ordea, aldatu egin zen Benjamin Franklin ezagutzean, honek Ameriketan negozioa egitera gonbidatu baitzuen aurkezpen gutun bat emanez. 1774an Filadelfiara iritsi zen eta Pennsylvania Magazine edo American Museum zuzendu zuen.

Kolonien ezinegona handitu ahala, Painek zentzu komun gisa definitu zituen ideia arrazionalak zabaldu zituen, errege-gobernuak ezarririko gehiegizko zergak gaitzetsiz, injustuak eta kontrabandoaren eta ustelkeriaren sustatzaileak zirela argudiatuz. Gainontzeko nazioekin merkatari harremanak izateko debekua. Arazo guztiei aurre egiteko bide bakarra independentzia zela aldarrikatu zuen 1776an argitaraturiko Common Sense eskuorrian, zeinetatik milioi erdi ale baino gehiago zabaldu ziren.

 
Common Sense' (1776)

"Common sense" doktrina, mugarri bat izan zen historian, lehenengo aldiz erabaki politikoak ez baitziren oinarritu historiaren, erlijioaren, nazioaren, orearen... oinarrituz, Basic pertsonen esperientzian eta arrazoian. Common sensek Amerikako Independentziaren Aldarrikapenerako bidea erraztu zuen, urte hartako uztailaren 4an ofizialki onartu zelarik.

Washingtonen tropak banatzear zeudenan, Amerikar Krisia eskuorria argitaratu zuen, iraultzaileak idartu eta motibatuz, eta Washingtonen aginduz gau hartan eskuorria soldadu guztiei irakurri zitzaien.

Guda arrakastaz amaitu ondoren, Paine bere arazo ekonomikoetara itzuli zen, bere eskuorriengatik ez baitzuen inoiz egile eskubiderik eskatu. Europara bidaiatu zuen William Pittek Frantziari gerra deklara ziezaion ekiditeko, britainiarren artean gerrak zerga gehiago baino ekarriko ez zuelako zurrumurrua zabalduz. Frantzian William Godwin idazle eta teoriko erradikala eta honen inguruan zebilen jendea ezagutu zituen.

Gero Frantziako Iraultzari buruz Edmun Burkek zituen ideiak kritikatu zituen bi ataletan idatzitako bere maisulanean: Gizonaren Eskubideak. Lehenengo atala 1791an argitaratu zen eta herrialdetik bota zuten. Frantzian aterpetu zen, baina Robespierreren gobernuak kartzelatu egin zuen Terrorearen Erregimenaren aurka agertu zelako.

Kartzelan 1794 an, Arrazoiaren aroa idazten hasi zen, izaera antiklerikaleko pentsamendu askearen klasikoa, bertan zantarkeria eta krudelkeria gaitzetsiz. Voltaireren antzera, Bibliaren kontraesanak azpimarratu zituen eta hiru urte beranduago Nekazaritza Justizia eskuorria idatzi zuen.

Eragin politikoa aldatu

Max Nettlau, Rudolf Rocker eta George Woodcoock bezalako hainbat politologo eta historialarik Thomas Paineren liberalismo erradikala anarkismoaren aitzindari gisa hartzen dute. J.Brian Philipsek, esate baterako Tom Paineren Iraultza lanean honakoa dio:

Noam Chomskyren aburuz, kapitalismo liberalak nola jarduten zuen ikustean, liberal prekapitalistek eredu hau gaitzetsi egin zutela eta beraien garapenarekin jarraituz gero, Tom Paine, Thomas Jefferson eta Adam Smith sozialismo libertariora iritsiko ziratekeela. Gizon hauek gauza guztien gainetik askatasuna maite zuten eta uste izan zuten, estatua murriztuz (gobernua garai hartan) justizia sozial oso batera iristea posible izango zela, gizonen ontasunean sinisten baitzuten. Geroago konturatu ziren hori ez zela inoiz beteko.

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Paine