Thomas Müntzer (Stolberg, Saxonia-Anhalt, c. 1488Mühlhausen, Turingia, 1525eko maiatzaren 27a) erreforma protestantearen garaiko alemaniar teologo bat izan zen; Nekazarien Gerran, lider matxinoa. Martin Luteroren aurka egin zuen —luteranismoaren aurkako hainbat idazkirekin—, eta anabaptisten alde. Frankenhausengo guduan, mendean hartu zituzten Müntzer eta haren nekazariak. Atxilotu eta torturatua izan ostean, burua moztu zioten.[1]

Thomas Müntzer
Müntzer, XVIII. mendean eginiko grabatu batean. Ez da Müntzer-en irudi garaikiderik existitzen. Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaStolbergc. 1488
Herrialdea Germaniako Erromatar Inperio Santua
HeriotzaMühlhausen1525eko maiatzaren 27a (35/36 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Ezkontidea(k)Ottilie Müntzer (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLeipzigeko Unibertsitatea
(1506 -
Alma Mater Viadrina (en) Itzuli
(1512 -
Hezkuntza-mailaMagister Artium (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
alemana
Jarduerak
Jarduerakapaiza, iraultzailea, teologoa, Protestant reformer (en) Itzuli eta kanta-idazlea
Lantokia(k)Frankfurt Oder
Lan nabarmenak
MugimenduaSpiritualism (theology) (en) Itzuli
Erreforma Protestantea
komunismo kristaua
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAlemaniar nekazarien gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaChristian mysticism (en) Itzuli

thomas-muentzer.de
Musicbrainz: cacd95e0-eed8-46e1-acde-0190f4849e4d Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Gaztaroa aldatu

Müntzer Stolberg herri txikian jaio zen 1488 aldera, gaur egun Saxonia-Anhalt estatu federalean dagoena. Hasieran Leipzigeko unibertsitatean egin zituen ikasketak, Frankfurtekoan ostean, nahiz eta ez den jakina lorturiko maila akademikoa zein izan zen. Greziera klasikoa, hebreera eta latina ikasi zituen.

1516ko udatik 1518ko udazkenera, Müntzer Frohseko monasterio batean egon zen, nahiz eta Martin Luterok 1517ko urriaren 31an argitaraturiko 95 tesiek Müntzer animatu zuten monasteriotik irten eta Wittenbergera bidaiatzera. Bertan, ustez Luterroekin liskarra izan zuen, eta azken horrek Müntzer gutxietsi zuen, Luteroren erreformaren politizazioa dela-eta. Aldi laburretarako Orlamünde eta Jüteborgen egon ostean 1519an, uste da Leipzig-era bidaiatu zuela John Eck eta Andreas Karlstaden arteko (ekainak 27tik uztailak 3ra) eta Luther eta Eck-en (uztailak 4tik 14ra) arteko eztabaida famatuak ikustera. Müntzerrek sarri mugitzen jarraitu zuen Zwickaura 1520an mugitu baino lehen, 1519an moja-komentu batean aita aitorle postua onartu zuelarik.

Ideologiaren gorpuztea aldatu

1520ko maiatzean, Müntzer Zwickauko (Turingia) artzain bihurtu zen eta bertan izan zuen lehen liskar aipagarria Elizako autoritateekin. 1521 eta 1522an, Martin Luteroren eta Müntzerren sinesmenen arteko arrakala handituz joan zen: Müntzerrek bere teologia urrunago eraman zuen, eta uko egin zion umeen bataioari.

Zwickauko agintariek Müntzer herritik bota zutenean 1521eko apirilean, Pragara egin zuen ihes. Hirira ekainean heldu zenean, jai giroan hartu zuten, Luteroren jarraitzaile gisa, ostatu eman zioten eta latinez eta alemanez hiriko unibertsitateko kaperan predikua emateko gonbita eman. Arrazoi ezezagunak direla tarteko, azarorako jada ez zuten horren ondo hartzen. Hilabete horretan idatzi zuen Pragako manifestua. Manifestu hau, lan antiklerikal eta apokaliptiko sutsua da eta gaur egun, latin eta alemanezko lau bertsio kontserbatzen dira.

1521eko abenduan, Müntzerrek Praga utzi zuen. 1522 urte osoa igaro zuen mugitzen, hainbat lekutan egon bai baina gelditu gabe. 1523an Allstedteko (900 biztanleko herria, Turingian zegoen Saxoniako barrendegia) San Juan elizako artzain bihurtu zen. Urte bereko ekainean, moja ohi batekin ezkondu zen, Ottilie von Gerson. Azaroan, George Spalatinek eta Frederick jakintsuak galdekatu zuten Müntzer, eta Luterok Wittenbergen egingo zatekeen konfrontazio pribatu bat egitearen alde presionatu zuen, baina Müntzerrek eztabaida publikoago bat nahi zuen eta azkenean ez zen ezer gertatu. 1523ko abenduan, Müntzerrek lehenengo aleman hutsezko liturgia, Eliza Alemaniarraren Zerbitzuaren ordena, sortu zuen Allstedten erabiltzeko.

1524ko uztailaren 13an, antza denez, Müntzerrek Printzeentzat sermoia idatzi zuen, ustez Saxoniako John dukea eta bere aholkulariei eman ziena Allstedten, nahiz eta gertakari honen ingurukoak ez diren oso argiak. Sermoia Bibliako Daniel 2 kapituluan zentratzen da, non Daniel, Babilonian bahitua, erregearen aholkulari bihurtzen den ametsak interpretatzeko duen dohainagatik. Bere sermoian, Müntzerrek bere burua Daniel berri gisa aurkezten du printzeen ametsak eurei interpretatzeko asmoarekin. Daniel 2:44 berseta[oh 1], Jainkoaren erresumak Lurreko erresuma guztiak kontsumituko lituzkeela zioela interpretatu zuen.

Gertakari honen emaitza modura, 1524ko uztaila hasieran Luterok Printzeei gutuna idatzi izanarekin batera (non Luterok Müntzerren eta Andreas Karlstadten aurka gogor egiten zuen), Müntzer eta Allstedteko beste batzuk entzunaldi batera deitu zituzten. Entzunaldi hau Weimarren egin zen, Saxoniako John dukearen aurrean, uztailak 31 edo abuztuaren 1ean. Entzunaldiaren ostean, dukeak Allstedteko inprimategia itxi behar zela erabaki zuen. Müntzerrek Allstedtetik ihes egin zuen laster.

Nekazarien gerra aldatu

Artikulu nagusia: «Alemaniar nekazarien gerra»
 
Thomas Müntzer bandera batekin. Stolbergeko estatua

1524ko abuztuan, Müntzer geroago Nekazari Alemaniarren Gerra modura ezagutuko zen matxinadako buruetariko bat bihurtu zen. Allstedtetik ihes egitean, Mühlhausengo (Turingia) Hiri Inperial Askera heldu zen. Iraila erdira, bera eta bere kideak, Heinrich Pfeiffer abade ohia, hiriko artisauen eta hiriko kontseiluaren arteko tentsioaz profitatuz, Mülhausengo Hamaika Artikuluak sortu zituzten, zegoen hiriko kontseiluaren disoluzioa eskatuz eta justizia zerutiarrez eta Jainkoaren Hitzan oinarrituriko "kontseilu eternala" osatu. Artikuluen kopiak inguruko herrietako nekazariei ere bidali zizkieten, baina ez zuten haren alde egin, ziurrenik artikuluak arrangura hiritarra adierazten zuelako eta horrek ez zielako heltzen nekazarien beharrei. 1524ko irailaren 27an, Müntzer eta Pfeiffer Mühlhausendik bota zituzten.

Müntzerrek 1524 bukaera Nurenbergen igaro zuen, baina 1525eko otsaila erdialdean Mühlhausenera bueltatzeko gai izan zen. Hurrengo hilabetean, hiritargoak kontseilua botatzearen alde bozkatu zuen eta "Jainkoaren Liga Eternala" sortu zen, hiriko gizonezkoen populazioa osatzen zuten talde desberdinetako lagin batek eta kontseilari ohi batzuk osaturik. Beraz, Müntzer eta Pfeifferrek lortu zuten Mühlhausengo kontseilua bota eta bere lekuan komunista itxurako teokrazia bat ezartzea.

Müntzerrek 8000 nekazari inguru gidatu zituen Frankenhauseneko guduan (1525eko maiatzaren 15ean) opresio politiko eta espiritualaren aurka, Jainkoak euren alde egingo zuela guztiz konbentziturik. Erabateko porrota jaso, atxilotu eta torturatu ostean, Müntzerrek bere sinismenei uko egin eta katoliko-erromatarra onartu zuen berari burua moztu baino pixka bat arinago Mühlhausenen (Turingia) 1525eko maiatzaren 27an eginiko mezan. Torturapean aitortu zuen omnia sunt communia (gauza guztiak komunak dira) sinesten zuela. Bere buru eta gorpua abisu gisa jarri ziren ikusgai antzeko bidea jarrai zezaketenak ohartarazteko.

Ikuspuntu teologikoak eta pentsaera aldatu

Martin Lutero eta Müntzer ez zetozen bat hainbat doktrinatan. Müntzerrek "Jainkoaren hitz bizia" (errebelazio eta profezia jarraitua), umeen bataioaren aurkakoa zen eta Eukaristiako ardo eta ogia Jesukristoren sakrifizioaren ikurrak besterik ez zirela sinetsi eta irakasten zuen. Lutero ez zegoen ados tesi hauetako batekin ere. Umeen bataioaren aurkako sinesmenagatik, Müntzer anabaptismoaren sortzaileetariko baten modura jotzen da, nahiz eta dudak dauden ea inoiz jaso zuen bigarreneko "birbataiorik", anabaptistek egiten duten modura.

Lutero ez zen Müntzer bezain erradikala. Eliza Katolikoa kritikatzerako orduan, zeinak ez zuen sinesten zeruko errebelazio jarraituan, Münsterrek zera adierazi zuen:

« Erretore doilor eta traidore hauek ez dira erabilgarri elizarentzat, ezta erarik txikienean, ezkongaiaren ahotsa ezeztatzen dutelako, deabru talde hutsak direnaren adierazgarri garbia izanik. Nola izan daitezke orduan Jainkoaren zerbitzariak, bere hitzaren eramaileak, zeina nabarmen ukatzen duten euren emagalduaren lotsagabekeriarekin? Benetako erretore guztiek errebelazioak izan behar dituzte, euren kausan ziur egon ahal izateko. »

Lutherren desberdindun, Müntzerrek uste zuen ekintza onak beharrezkoak zirela fedearekin batera zuzena bihurtzeko:

« Hitzari arretatsu itxarotea da hasierako kristau bihurtzen duena. Itxaroten duen bitartean, Hitza sufritu behar da eta ez da egon behar inolako kontsolamendurik gure lanak atzeratuak direnaren egian. Orduan pentsatzen da ez dagoela federik; izatez, norbaitek pentsa dezake ez dela federik etorriko. Interes urria dago egiazko federako, hain ahula da ez dela konturatzen. Azkenik, apurturik deitoratuko du "Oh, zeinen zorigaiztoko gizona naizen! Zerk eramaten nau nire bihotzean? Nire kontzientziak nire indarra eta naizen guztia jaten du. Zer egin behar dut? Jainkoarengan konfiantza galdu dut." »

Müntzerrek, teologia berritzen zuen bitartean, doktrina zaharretariko asko mantendu zituen. Mariaren inguruko ikuspegia adibidez. 1520an, Mariaren jaiotzaren jaian Zwickauen emandako sermoian bera "patriarka" "apaiz goren" eta "erregina" modura deskribatu zuen.[1] Ama Birjina, egun eta gauaren eta Jainkoa eta gizakiaren (mediatrix inter deum et hominem) arteko bitartekari kontsideratzen zuen.[1] Bere umiltasunagatik irabazi zuen deabruaren aurkako borroka. Mariak berak erakusten du Jainkoaren indarra, bere handitasuna ez zelako etorri bere ekintzengatik, baizik eta bere graziagatik. Mariaren jaiotzak aingeru eta gizakiei esperantza berria eman zien ordena zaharraren berrezarkuntzarako. Müntzerrek Mariaren birjintasuna defendatzen zuen, Jesus jaio baino lehen, jaio bitartean eta jaio ostean.[1] Era berean, defendatu zuen ez Maria ezta apostoluak ere ez zirela urarekin bataiatu. Honegatik, Mariaren estatus altua kontuan izanda, uraren bidezko bataioa, bataioaren ekintza espiritualarekin alderatuz azpikoa zela kontsideratzen zuen. Müntzer askapenaren teologiaren sortzaile modura ere kontsidera daiteke, Mariaren kantako – “apalak goratu zituen” – garaiko orden sozialari eginiko Mariaren kritika bezala interpretatuz.[1] Maria fedearen erakusgarri da, fides non ficta eta Lutherrekin izandako eztabaida polemikoetan, Müntzerrek maiz erabiltzen zuen Mariaren bizitzaren eredua bere ikuspuntuak frogatzeko.

Ondarea aldatu

 
Thomas Müntzer, Alemaniako Errepublika Demokratikoko bost markoko 1975eko billetean.

Erreforma protestantearen inguruko ikerketetan, Müntzer ez da aintzat hartu izan askotan. Historialari protestanteen ustez, gutxi bizi izan zen erradikala izan zen. Geroago, sozialistek klase borrokaren eredu goiztiar modura hartu zuten, ondasunak banatuko zituen gizarte justu bat predikatzen zuelako. Müntzerren bizitzak eta nekazarien matxinadak Friedrich Engelsen Nekazarien gerra Alemanian liburuan gai garrantzitsua izan zen, materialismo historikoaren defentsa klasikoa izanik lan hau. Engelsek Müntzer hizkuntza biblikoa -nekazariek hobekien ulertzen zuten hizkuntza- erabili zuen lider iraultzaile modura deskribatu zuen.

Era berean, Müntzer Bad Frankenhausengo Nekazarien Gerrako Panoraman dago irudikaturik; obra hau, margoturiko 1.722 metro karratuekin, munduko olio margo handiena da.[3] Panorama hori 1989ko irailaren 14an zabaldu zuten publikora, Berlingo Harresia erori baino zortzi aste lehenago.

Era berean, Q eleberrian (anabaptista baten gorabeherak azaltzen dituena) agertzen den pertsonaietariko bat da.

Oharrak aldatu

  1. Daniel 2:44: Errege horien garaian, erreinu bat ezarriko du zeruko Jainkoak: ez dute inoiz ere hondatuko eta haren agintea ez da beste herri baten eskuetara aldatuko. Beste guztiak suntsitu eta desagerturik ere, erreinu horrek betiko iraungo du. [2]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e R. Schenk, «Thomas Müntzer», in Marianlexikon, Eos St. Ottilien, Regensburg, 1992, 535. orr.
  2. Daniel 2:44 Biblija.net
  3. Art of the 20th Century, 1. atala, Karl Ruhrberg et al (2005)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Müntzer