Thomas Klestil (Viena, Austria, 1932ko azaroaren 4a- ibidem, 2004ko uztailaren 6a) austriar politikaria eta diplomatikoa izan zen. Austriako lehendakari 1992tik 2004ra.

Thomas Klestil

(2001)

10. Austriako Presidentea

1992ko uztailaren 8a - 2004ko uztailaren 6a
Kurt Waldheim - Heinz Fischer
Austrian ambassador to the United States (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaViena1932ko azaroaren 4a
Herrialdea Austria
HeriotzaViena2004ko uztailaren 6a (71 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Edith Klestil  (1957 -  1998)
Margot Klestil-Löffler  (1998 -  2004ko uztailaren 6a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Vienna University of Economics and Business (en) Itzuli Diploma of Business Administration (en) Itzuli, Q24541494 Itzuli
Q15431708 Itzuli
Hezkuntza-mailaDiploma of Business Administration (en) Itzuli
Q24541494 Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta ekonomialaria
Jasotako sariak
KidetzaKAV Bajuvaria Wien (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Austrian People's Party (en) Itzuli

Find a Grave: 9050050 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Ekonomia-ikasketak egin zituen (1957). Austriako Kantzilertza Federalean lan egin zuen (1957-1959), Ekonomia Lankidetzarako eta Garapenerako Erakundean gero (1959-1962), eta Austriaren Estatu Batuetako enbaxadan ondoren (1962-1966). Hurrengo hiru urtean Austriako Joseph Klaus kantziler federalaren idazkari izan zen. Haren gobernua erori zenean, diplomatiko karrerari heldu zion berriro: kontsul nagusi izan zen Los Angelesen (1969-1974), Kanpo Arazoetako ministerioko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoko zuzendari (1974-1979), Austriako gobernuaren ordezkari Nazio Batuetan (1979-1982), eta Estatu Batuetan enbaxadore (1982-1987). Azkenik, Vienara itzuli zen, Kanpo Arazoetako ministerioko goren mailako funtzionario gisa (1987-1992).

Austriako Alderdi Popularrak Austriako lehendakaritzarako hautagai hautatu zuen 1992an. Klestilek botoen % 56,89 lortu zuen. Nahiz eta konstituzioaren arabera lehendakariaren zeregin politikoa sinbolikoa izan, Klestil Austriako barne- zein kanpo-politikan eragiten saiatu zen. Horrek batzuetan gaiztotu egin zituen Klestilen eta Franz Vranitzky kantziler federal sozialistaren arteko harremanak, baina ezin esan daiteke Klestilek lehendakariaren itzal politikoa zabaltzea lortu zuenik. 1998an Austriako lehendakari hautatu zuten bigarren aldiz, hautagai independente gisa, botoen % 63,5 eskuratuta.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Klestil