Thomas Johann Seebeck

fisikari estoniarra

Thomas Johann Seebeck (ˈtoːmas ˈjoːhan ˈzeːbɛk ahoskatua; Reval, 1770eko apirilaren 9a - Berlin, 1831ko abenduaren 10a) alemaniar fisikaria izan zen. Berlinen eta Göttingenen ikasi ondoren, Medikuntzan eta Fisikan jardun zuen. Goetheren adiskidea izan zen, eta harekin landu zuen koloreen teoria. Termoelektrizitatea aurkitu zuen 1821ean, eta legeak aztertu ondoren tenperaturak neurtzeko erabili zuen.

Thomas Johann Seebeck

Bizitza
JaiotzaTallinn1770eko martxoaren 29a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaBerlin1831ko abenduaren 10a (61 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaGustav Adolf Grammar School (en) Itzuli
Göttingengo Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakfisikaria
Lantokia(k)Nurenberg
Berlin
Bayreuth
Weimar eta Jena
Jasotako sariak
KidetzaPrusiako Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Zientzien Bavariar Akademia

Seebeck-en efektua: metal desberdinezko bi hari edo xafla beren ertzetik elkarri soldatzen bazaizkio eta bi ertz horiek tenperatura desberdinetan baldin badaude, indar elektrohigikari bat sortzen da, eta bere intentsitatea (i) erraz neur daiteke. Horrela eratzen den tresnari "pare termoelektrikoa" edo "termoparea" deitzen zaio, eta tenperaturak neurtzeko erabiltzen da.

Erreferentziak aldatu