Thomas Hill (margolaria)

Thomas Hill (Birmingham, 1829ko irailaren 11Raymond, Kalifornia, 1908ko ekainaren 30a) estatubatuar margolaria izan zen.

Thomas Hill (margolaria)

Bizitza
JaiotzaMendebaldeko Midlands1829ko irailaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Erresuma Batua
HeriotzaMadera konderria1908ko ekainaren 30a (78 urte)
Hobiratze lekuaMountain View Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPennsylvania Academy of the Fine Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta artista bisuala
InfluentziakPeter F. Rothermel (en) Itzuli
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Find a Grave: 5993 Edit the value on Wikidata

Ingalaterran jaio zen eta hamabost urte zituela Estatu Batuetara emigratu zuen familiarekin eta Massachusettseko Taunton hirian kokatu ziren. Edward Hill anaia txikia ere paisaien margolaria izan zen. Thomas 1851n ezkondu zen Charlotte Elizabeth Hawkesekin eta bederatzi seme-alaba izan zituzten. Norman Rockwell biloba ere margolaria izan zen.

24 urterekin gaueko eskoletara joaten hasi zen Filadelfiako Arte Ederren Akademian eta Peter Frederick Rothermelen ikasle izan zen. Hainbat aldiz bidaiatu zuen New Hampshireko Mendi Zurietara, Hudson ibaiaren eskolako beste kide batzuekin batera.

1856an San Frantziskora joan zen bizitzera. 1865ean egin zuen lehen bidaia Yosemite haranera, eta hurrengo urtean Europara eta Ekialdeko kostaldera bidaiatu zuen.

Bere lantokirik gogokoenak Yosemite eta Mendi Zuriak izan ziren. Kalifornian galeria bat eta arte-denda bat izan zituen, eta burtsan inbertitu eta bere lanak saltzeko diru-sarrerak izan zituen.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu