Thomas Ceccon

igerilari italiarra

Thomas Ceccon (Thiene, Vicenza (Italia), 2001eko urtarrilaren 27a) igeriketan aritzen den kirolari italiarra da.

Thomas Ceccon

(2018)
Bizitza
JaiotzaThiene2001eko urtarrilaren 27a (23 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua89 kilogramo
Altuera197 zentimetro

Instagram: ceccon_thomas Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen:
4x100 m estilo libreko erreleboan zilarrezkoa Italiako taldearekin 3.10,11ko denbora eginez, AEBko taldearen atzetik (urrezkoa, 3.08,97koarekin) eta Australiakoaren aurretik (brontzezkoa, 3.10,22koarekin) sailkatuz. Italiako taldea igerilari hauek osatu zuten: Alessandro Miressi, Thomas Ceccon, Lorenzo Zazzeri, Manuel Frigo eta Santo Condorelli-k.
4x100 m lau-estiloko erreleboan, brontzezkoa eskuratu zuen Italiako taldearekin 3.29,17ko denborarekin, AEBko taldearen (urrezkoa, 3.26,78koarekin ME) eta Erresuma Batukoaren atzetik (zilarrezkoa, 3.27,51koarekin) sailkatuz. Hauek osatu zuten Italiako taldea: Thomas Ceccon. Nicolò Martinenghi, Federico Burdisso eta Alessandro Miressi-k.[1][2]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  4x100 m estilo libreko erreleboaa,
gizonezkoa[3]
2020 Tokio
  Japonia
  4x100 m lau-estilo erreleboa,
gizonezkoa[4]

Erreferentziak aldatu

  1. «Thomas Ceccon» olympedia.org 2021-10-28an begiratua. (Ingelesez)
  2. "Thomas Ceccon" Olympics.com 2021-10-28an begiratua
  3. 4x100 m estilo libreko erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)
  4. 4x100 m lau-estilo erreleboa, emaitzak 2020 olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu