Thermus aquaticus edo Thermophilus aquaticus iturri termaletan bizi ohi den bakterio termofiloa da, Deinococcus-Thermus filumean sailkatua. Thomas Brock mikrobiologoak aurkitu zuen lehenbizikoz 1969an AEBetako Yellowstone Parke Nazionalean [1].

Thermus aquaticus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaThermotogati
FilumaDeinococcota (en) Deinococcota
KlaseaDeinococci
OrdenaThermales (en) Thermales
FamiliaThermaceae
GeneroaThermus
Espeziea Thermus aquaticus
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Bakterio Gram negatiboa da, eta bazilo itxura du, sarritan harizpiak eratuz. Aerobioa eta heterotrofoa. Zelula horma berezia du, beroarekiko oso erresistentea dena (azido diaminopimelikoaren ordez ornitina dago) [2].

Bakterio hau ospetsua da mikrobiologoen artean PCR burutu ahal izateko beharrezkoa den DNA polimerasa berak hornitzen duelako. Jakina denez, PCR tenperatura altuetan burutzen da. Horregatik, teknika honetan erabiltzen den DNA polimerasak termoegonkorra izan behar du, prozesuan suntsi ez dadin. Thermus aquaticusen DNA polimerasa (taq pol) tenperatura altuetan (70 °C-tan) lan egiten ohituta dago.

Bakterioa 50-80 °C bitarteko tenperaturetan bizi ohi da, eta bere entzimek tenperatura horiek arazorik gabe jasaten dituzte. Ur termaletan ez ezik, gizakiak sortutako inguru artifizial beroetan ere (ur-berogailuetan, adibidez) bizi da bakterio termofilo hau.

Erreferentziak aldatu

  1. Brock TD and Freeze H (1969) J. Bact. 98 (1): 289–97 Thermus aquaticus, a Nonsporulating Extreme Termophile
  2. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 540-541 orr.

Kanpo estekak aldatu