Grafiti hau “ The letter” izenez ezagutzen da, Ibarra herriko zubian dago kokatua.

Ibarrako zubiko grafitia

Atentzioa deitzen duen grafitia da, bai tamainarengatik bai talentuagatik.

Grafitiak 28-30 metroko luzera eta 7 metroko zabalera du. Bertan emakume bat ikusi dezakegu.

2019. urtean egin zen, Tolosako Beantatuz festibalean.  Bertan hainbat artistek hartu zuten parte, horien artean, Marat Danilyan, hau da, grafiti honen egilea. Marat “Morik” egileaz gain, hainbat kolaboratzaileek hartu zuten parte, Tolosako Udala eta GKO gallery.[1]

Egilea aldatu

Marat Danilyan da grafiti honen egilea. Marat “Morik” Danilyan kaleko artista, diseinatzaile eta ilustratzaile errusiarra da, hip-hop kulturak eraman du grafitien mundura.[2]

Beantatuz aldatu

Urteetan graffiti erakustaldia izan dena, 2010. urtetik BEANTATUZ izeneko jaialdi txiki bat bihurtu da. Jaialdi honetan herrialde ezberdinetako artistak gonbidatzen dituzte, batzuk ospetxuak eta beste batzuk aurrerago lortuko zutenak. Horma ertain eta handiko tamainen gainean margotzen duten artistek parte hartzen dute edo urban esku-hartzeak egiten dituzte. [3]2019koa izan zen Tolosan burutu zen azkeneko edizioa.

Teknika aldatu

Marat Danilyanek oso lan ederra burutu zuen. Inguruarekin oso orekatuta eta kolore gama oso zaindua. Brotxa eta rodilo batekin margotu zuen dena, textura berezi bat lortuz azalera osoan.

Erreferentziak aldatu

  1. «Instagram» www.instagram.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  2. «MARAT "MORIK" DANILYAN - BEANTATUZ 2019» Agenda Tolosa 2015-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  3. (Gaztelaniaz) ARTEINFORMADO. (20140619). «Beantatuz. Festival» ARTEINFORMADO (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).