The Worst Journey in the World

The Worst Journey in the World (euskaraz Munduko Bidaiarik Txarrena) 1910-1913 bitartean Robert Falcon Scott esploratzailearen zuzendaritzapean Antartikara burututako Terra Nova espedizioaren memoria edo oroitza-txostena da. 1922an espedizio hartako bizirik irten zen Apsley Cherry-Garrard taldekideak idatzi eta argitaratu zuen. Espedizio hartako zailtasunak modu zintzoan eta argitasunez deskribatzeagatik goraipamen ugari jaso zituen: bai espedizioaren amaiera tragikoaren kausak, nahiz muturreko egoeretan gizakiaren sufrimendu edo oinazearen esanahia (baldin badago).

2001an National Geographic Adventure aldizkariak The Worst Journey in the World liburua "garai guztietako abentura liburu onena" izendatu zuen.[1]

2007ko apirilean BBC telebita kateak liburuan oinarritua eta izenburu berdina zeraman dokumental bat aireratu zuen. Dokumental hau Mark Gatiss gidoigile, aktore eta idazleak zuzendu zuelarik.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Apsley Cherry-Garrard (1965). The Worst Journey in the World. 656. orr. Cherry. ISBN 978-0140095012. (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak aldatu