The Passage (1979ko filma)
The Passage (euskaraz Igarobidea) 1979ko J. Lee Thompson ingeles zinema zuzendariak zuzendutako ekintza film bat da. 1976ko Bruce Nicolaysen idazlearen Perilous Passage ("Igarobide Arriskutsua") eleberrian oinarrituta dago, gidoia ere berak idatzi zuen. Anthony Quinn, James Mason, Malcolm McDowell, Patricia Neal eta Christopher Lee aktoreek antzeztu zuten.
The Passage (1979ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1979 |
Izenburua | The Passage |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 99 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | J. Lee Thompson |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Maurice Binder (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael J. Lewis (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
Bitxikeria gisa, filmeko protagonista Anthony Quinn aktoreak antzeztutako euskal artzain bat da.
Argumentua aldatu
Bigarren Mundu Gerra (1939-1945). Frantziako Erresistentziak euskal artzain bati (Anthony Quinn) Frantziatik Espainiara naziengandik ihesi doan Bergson zientzialari nabaria (James Mason) eta haren familia Pirinioetako mugaz bestalde igaro ditzan eskatu dio. Bidea arrisku ugariz betea da: Pirinioak igarotzeko zailtasunei, Bergsonen emaztearen (Patricia Neal) gaixotasuna gehitu zaio. Baina okerrena Von Berkow (Malcolm McDowell) SSko alemaniar ofizial ankerrak eta haren soldaduek muga igaro ez dezaten atzetik gupidagabe jarraitzea da.
Aktoreak aldatu
- Anthony Quinn: Euskalduna
- James Mason: Bergson irakaslea
- Malcolm McDowell: Von Berkow kapitaina
- Patricia Neal: (Ariel) Bergson andrea
- Kay Lenz: Leah Bergson
- Christopher Lee: Ijitoa
- Michael Lonsdale: Alain Renoudot
- Marcel Bozzuffi: Perea
- Paul Clemens: Paul Bergson
- Peter Arne: Gidaria
- Neville Jason: Reinke tenientea
- Robert Brown: Alemaniar maiorra
- Jim Broadbent: Alemaniar soldadua (krediturik gabe)
Kanpo estekak aldatu
- The Passage filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)