The Big Cigar 2024ko estatubatuar telesail dramatikoa da, Jim Hechtek Apple TV+entzat egina.

The Big Cigar
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Kanada
Ezaugarriak
Antzezlea(k)
André Holland (Huey P. Newton)
Emanaldia
Hasiera-data2024ko maiatzaren 17a

tv.apple.com…
IMDB: tt19399602 Filmaffinity: 295896 Allocine: 31662 Rottentomatoes: tv/the_big_cigar Metacritic: tv/the-big-cigar Edit the value on Wikidata

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1965ean hil zuten Malcolm X, eta hiru urte geroago Martin Luther King Jr. Bi gertakari horien tartean, 1966an, sortu zuten Pantera Beltzak alderdia, AEBetako beltzen komunitatearen bizimodua eta eskubideak hobetzeko erakunde politikoa. Alderdiaren sortzaileetako bat izan zen Huey P. Newton. FBIk estu hartu zuen Newton hastapenetik, eta hark indarrak batu zituen Hollywoodeko ekoizle batekin, jazarpen nazionalari izkin egin eta Kubara ihes egiteko. Lehen eszenetan, Newton eta gainerako alderdikideak tinko ageri dira, eskopetak zerura zuzenduta, militarren tankeran. Aurrerago, ordea, liderrak armak albo batera utzi, eta telebista saioetan parte hartzen hasiko da, hezkuntza, etxebizitza eta osasungintza alorretan baldintza hobeak eskatzen komunitate beltzarentzat. Protagonistak polizia indarkeriari modu oldarkorrean aurre egingo die lehendabizi, baina, gero, agintean daudenei izkin egiten hasiko da, Hollywoodeko trikimailuak baliatuta.[1]

Aktoreak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Hollywood eta botere beltza» Berria 2024-05-18 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.