Thais Villas Aribau (Fraga, Huescako probintzia, 1974ko urriaren 2a) espainiar kazetari bat da. Santi Villas kazetariaren arreba ere bada. Òscar Dalmau kataluniar irrati esatari eta telebista aurkezlearen bikotea da.

Thais Villas

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakThais Villas Aribau
JaiotzaFraga1974ko urriaren 2a (49 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Ezkontidea(k)Òscar Dalmau Alcaine (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)La Sexta
TV3

Twitter: thatavillas Instagram: thaisvillasb Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua, Thaisek hainbat hedabidetan lan egin du, tartean El programa de Ana Rosa (Telecinco), Abierto por la mañana (Telemadrid), 4 i acció (TVE Catalunya) edo Última sessió (Barcelona Televisió). Punto Radio, COM Ràdio, RAC 1 eta Catalunya Ràdio irrati kateetan ere kolaborzatzailea izan da. Marie Claire aldizkarian ere kolaborazioak egin izan ditu.

2006. urtetik aurrera La Sexta kateko El Gran Wyoming umoristak aurkeztutako El Intermedio saioan erreportajeak egiten ditu.