Théodore Richard Tissier[1] (Paris, 1866ko martxoaren 26a-Hendaia, 1944ko urriaren 10a) frantses legelari eta politikaria izan zen. Kargu politiko ugari izan zituen, tartean Frantziako Gobernuko ministroa. Erretreta hartuta, Lapurdin hil zen.

Théodore Tissier
Vice President of the State Council of France (en) Itzuli

1928 - 1937
Clément Colson (en) Itzuli - Georges Pichat (en) Itzuli
directeur des Cultes (en) Itzuli

1906 - 1907
Charles Dumay (en) Itzuli - Louis Méjan (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaParis1866ko martxoaren 26a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaHendaia1944ko urriaren 10a (78 urte)
Hobiratze lekuacemetery of Bagneux (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraklegelaria eta politikaria
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Tissierrek lehen ardura politikoa krisialdi baten erdian eskuratu zuen. 1899ko Laikotasunari buruzko Legearen aplikazioaren ondorioz, Saint-Vincent-de-Paulen ahizpak eta Bagneux udalerrian eskolak zituzten Lazaristak kanporatuak izan ziren. Kongregazio horiek udalerriaren aurkako epaiketa hasi zuten orduan. Jean Baptiste Derviaux alkateak dimisioa eman zuen 1888an. Hauteskunde berrietarako, 1899ko ekainaren 4an, Théodore Tissier hautatu zuten. 1900eko maiatzaren 6ko hurrengo hauteskundeetan Defentsa Errepublikanoaren zerrenda bat osatu zen eta zerrenda osoa lehen itzulian aukeratua izan zen, botoen % 48,69rekin.

Bagneuxeko alkatea izango zen 1900-1935 bitartean, eta bertako bizitza politikoa menderatu zuen aldi horretan. Urte horietan hirirako aldaketa handiak bultzatu zituen: telefono sarea, liburutegi herrikoi, e.a.

Théodore Tissierrek bere karrera osoa Estatu Kontseiluan egin zuen, eta bertako lehendakari izan zen 1928tik 1937ra. 1921eko urtarrilaren 17tik 1922ko urtarrilaren 15era, Aristide Briand gobernuan Kontseiluaren Lehendakaritzarako estatu-idazkariorde izendatu zuten. Goi funtzionarioa, Théodore Tissier ere Pariseko eskualdeen arteko harremanaren figura ezinbesteko bat izan zen.

Théodore Tissier Hendaiara erretiratu zen, 1937an, eta bertan hil zen, bere "Sesketan" etxean, 1944ko apirilaren 28an, 78 urte zituela.[2] Bere gorpua Bagneuxko hilerrira eraman zuten 1950ko apirilaren 28an.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. http://www2.culture.gouv.fr/LH/LH271/PG/FRDAFAN83_OL2650023V001.htm
  2. [1]
  3. Les Amis de Bagneux, "Théodore Tissier", 32-51 or, Bulletin, 34 zk., 2009.

Kanpo estekak aldatu