Texas Rangers (beisbol taldea)

Texas Rangers (Texasko Zaindariak euskaraz) Beisbol Liga Handietako talde bat da. Euren egoitza Texasko Arligton hirian dute, Dallas/Fort Worth Metroplexeko aldiri bat, non frankizia Washington Hiria 1971n utzi ondoren ezarri zen. 11 urtez Washington Senators izenarekin jokatu zuen (ez da 1960 arte izen horrekin hiri horretan jokatu zuen taldearekin nahastu behar: frankizia hori Minnesotara joan zen, Minnesota Twins izena hartuz). Amerikar Ligako Mendebaldeko Dibisioan jokatzen dute.

Texas Rangers (beisbol taldea)
Datuak
Motabeisbol taldea
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
LigaBeisbol Liga Handiak eta Amerikar Beisbol Liga
EstadioaRangers Ballpark in ArlingtonArlington
32°45′05″N 97°04′58″W / 32.751388888889°N 97.082777777778°W / 32.751388888889; -97.082777777778
 48.114
Agintea
EntrenatzaileaJeff Banister (en) Itzuli
JabeaRay Davis (en) Itzuli
Historia
Sorrera1972
1961
(Washington Senators (en) Itzuli)
webgune ofiziala
Facebook: Rangers Twitter: Rangers Instagram: rangers Youtube: UCZjXWMvOrhc91chSDPDUspA TikTok: rangers Edit the value on Wikidata

2010eko abuztuan, frankiziaren jabetza, ia hondoratua zegoena, Hicks Sports Group (kirol frankizien enpresaburua den Tom Hicksena) taldearen eskuetatik Chuck Greenberg, Pittsburgheko kirol abokatu bat dena eta Rangerseko jokalari ohia zen Nolan Ryanen eskuetara pasa zen, betetzen ia zortzi hilabete eman zuen operazio gorabeheratsu batean.

2010eko urriak 22an lehen aldiz Munduko Sailean sartzea lortu zuen New York Yankees taldea 4-2 amaitu zen sail batean garaitu ondoren. Ondoren, 2010eko Munduko Beisbol Saila galduko zuten San Francisco Giants taldearen aurka 4-1eko emaitzarekin. 2011n berriz ere irabazi zuten Amerikar Liga Detroit Tigers gaindituz, baina, oraingoan ere, Munduko Sailean galdu egin zuten, oraingoan St. Louis Cardinals taldearen aurka.

Texas Rangers taldean jokatu duten jokalari izar eta ezagunetako batzuk honakoak dira: Nolan Ryan, José Canseco, Rafael Palmeiro, Sammy Sosa, Iván Rodríguez, Juan González, Cliff Lee, Josh Hamilton, Bengie Molina, Nelson Cruz, Michael Young, Vladimir Guerrero, Alex Rodríguez, Rusty Green, Dean Palmer, Kevin Brown, Julio Franco, Darren Oliver, Mark Texeira, Buddy Bell, Rubén Sierra, José Guzmán, John Burkett, Mike Tettleton, John Wetteland, Andrés Galarraga, eta Will Clark, beste batzuen artean.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu