Terpeno

Isopreno-unitatez osatutako hidrokarburo asegabe naturalen izen generikoa. Landare askok ekoizten dute, batez ere koniferoek. Lurringintzan, botiketan, koloratzaileetan eta abarretan erabiltzen dira

Terpenoak isoprenoen (2-metilbuta-1,3-dieno) polimeroak dira[1]. Lipido ez saponifikagarrien taldean sartzen dira. Landareen olio usaintsuetan agertzen dira gehienbat, baina izaki bizidun guztietan aurkitu dira.

Laukian isoprenoaren egitura eta ondoan limonenoa, farnesola eta erretinola (A bitamina).
β-karotenoaren egitura.

Etimologia aldatu

1850 hamarkadan aurkitu ziren lehenengo terpenoak trementinatan eta trementinari alemanieraz terpentin esaten zaio.

Egitura kimikoa aldatu

Isoprenoen polimerizazioz osatzen dira eta hauen kopuruaren arabera sailkatzen dira. Hala ere azido mebalonikoa moldatuz osatzen direla ikusi da, isopreno isolaturik ez baita naturan aurkitu.

Terpenoek aldaketa kimikoren bat jasaten dutenean terpenoideak sortzen dira, normalean oxidazioz. A bitamina eda adibide bat.

Sailkapena aldatu

Trementinan aurkituriko terpenoak bi isopreno ditu. Terpeno hori hartu zen hasiera batean oinarrizko unitatetzat eta sailkapena honen multiploen arabera egiten da.

Erreferentziak aldatu

  1. Devlin, T. M. (2004). Bioquímica. Ed. Reverté, Barcelona ISBN 84-291-7208-4..

Kanpo estekak aldatu