Mary Temple Grandin (Boston, 1947ko abuztuaren 29a) estatubatuar zientzialari eta aktibista da, autismoaren espektroan dagoen pertsona. Abeltzaintzan abereak hazteko eta hiltegietan haiek tratatzeko eran gizatasunezko metodoak erabiltzearen aldeko bultzatzaile nabarmena da. Kontestu horretan, animalien portaerari buruzko 60 artikulu zientifiko baino gehiagoren egilea[1].

Temple Grandin

(2010)
katedradun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMary Temple Grandin
JaiotzaBoston1947ko abuztuaren 29a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaRichard McCurdy Grandin
AmaEustacia Cutler
Hezkuntza
HeziketaFranklin Pierce University (en) Itzuli
Hampshire Country School (en) Itzuli
Arizonako Unibertsitatea
Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
Arizona State University (en) Itzuli
Beaver Country Day School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzoologoa, akademikoa, idazlea, aktibista, saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea, gidoilaria eta biologoa
Enplegatzailea(k)Colorado State University (en) Itzuli
University of Colorado (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

grandin.com eta templegrandin.com
IMDB: nm0334880 Facebook: drtemplegrandin Twitter: DrTempleGrandin TED: temple_grandin Musicbrainz: 5b360225-e61a-42c6-921c-fd2a10eaedb8 Edit the value on Wikidata

Autismoaren espektroko lehen pertsonetako bat izan da Temple Grandin bere autismoaren esperientzia pertsonalarekin lortutako argibideak dokumentatzen[2]. Bizipen horien gainean Temple Grandin film biografikoa egin zen (2010), non Claire Danesek gorpuztu zuen protagonista[3].

Erreferentziak aldatu

  1. «Temple Grandin's Website» www.grandin.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  2. (Ingelesez) Grandin, Temple. The world needs all kinds of minds. (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).
  3. Elkarlanean. «Temple Grandin» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-04).

Kanpo estekak aldatu