Teletskoje aintzira

Errusiako aintzira

Teletskoje edo Teletskoie aintzira (errusieraz: Телецкое озеро, euskaraz: «Tioliosko aintzira»; altaieraz: Алтын КӧлAltyn Köl, euskaraz: «urrezko aintzira») Errusiako aintzira da, Altaiko Errepublikan dagoena. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Altaiko Urrezko Mendiak izeneko multzoan.[1] 325 metroko sakonera du, munduko 25 aintzirarik sakonenetako bat izanda.[2]

Teletskoje aintzira
Datu orokorrak
Garaiera434 m
Motaaintzira eta Errusiako eremu babestuak
Luzera78 km
Zabalera5 km
Azalera233 km²
Sakonera325 m
174 m
Bolumena40.000 hm³
Geografia
Map
Koordenatuak51°31′45″N 87°42′53″E / 51.529166666667°N 87.714722222222°E / 51.529166666667; 87.714722222222
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Altai kraia
Errusiako errepublikak Altaiko Errepublika
Leku geografikoaAltai
Hidrografia
Betebidea
HustubideaBiya (en) Itzuli
Arro hidrografikoaOb Basin (en) Itzuli
Mendizaletasuna

Ezaugarriak aldatu

Itsasoaren mailatik 434 metroko altitudean dago, eta aintzirak 78 kilometroko luzera eta 5-20 kilometroko zabalera ditu. Korbou eta Al-tyntou dortsalen artean dago, non Saian eta Sailughem mendiak elkartzen diren. Bere azalera 233 km²-koa da, baina bere ezohiko sakonera dela eta, 40 km³-ko ur geza dauka. Ura nahiko gardena denez, ikuspena sei metrotik hamalaura bitartekoa da.

Lakuan, 70 ibai eta 150 erreka inguru isurtzen dira. Garrantzitsuena Txulixman ibaia da, uraren ia erdia hartzen duena. Lakuak, ibai bakar baten bidez urak husten ditu, Biya ibaia, Katun ibaiarekin bat egin ondoren, Errusiako ibai garrantzitsuenetako bat sortzen duena, Ob ibaia hain zuzen ere.

Aintzira 600 eta 1.300 metro bitarteko mendiz inguratuta dago iparraldean, eta 1.700 eta 2.400 metro bitarteko mendiz hegoaldean.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) UNESCO. Golden Mountains of Altai. .
  2. (Ingelesez) «Altai Reserve» altai-republic.ru.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.