Teleno, Leongo probintziako hego-mendebaldean dagoen mendi bat da. Leongo Mendietako mendirik garaiena da, 2188 metroko garaierarekin.

Teleno
Datu orokorrak
Prominentzia1.088 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak42°20′49″N 6°23′32″W / 42.3469°N 6.39222°W / 42.3469; -6.39222
MendikateaLeongo mendiak

Teleno, historian aldatu

Asturiarren Teleno mendi mitikoa, erromatarrek Marte Tilenusi eskainia, bere magaletan irten zen urrea esplotatu zuten inbaditzaileek jainko bezala onartu zutena, bere 2188 metroak, Maragateria eta La Cabrera Eskualdeko lurren gainetik 1000 metrora nabarmenduz altxatzen ditu, banatzen dituen eskualdeak, eta La Valduernari trinkotasuna emanez, bertako ibaiak, mendi honetan iturria duelarik. Teleno, historiaren lekuko mutu izan da.

Erromak, tokiko sinesmenengatik zuen ulermenak, batzuetan, sinkretismoetara eraman zuen: tokiko jainkoak, izen misto erromatar-indigena batekin gurtuak ziren. Gerraren eta armen babesle ziren jainkoen artean, Marte eta Herkules nabarmentzen dira. Marte da gerraren jainko nagusia. Honela, Mars Tilenus, aldi berean, Marte erromatar jainkoa bere nekazal gurtzan, eta Tilenus jainko indigena (Teleno mendia) zen. Jainko indigena eta erromatarren arteko sinkretismoaren adibide bat da: Teleno mendi mitologikoa, asturiarren jainko gerlaria, Mars Tilenus jainko gerlariari sagaratua zegoen.

Estrabonen bidez ezagutzen da Marterekin loturiko jainko gerlari baten existentzia, nori akerrak, zaldiak eta baita presoak ere sakrifikatzen zitzaizkion. Quintana del Marcon, zilarrezko lamina batean agertutako idazkun batekin dokumentatua dago, "MARTI TILENO" izenarekin. Astorgan, hilarri indigenak eta gurtza Kapitolioko hirukoari, Minerva, Teleno Mendia (Mars Tilenus, jainko gerlaria), Zeus, Serapis eta Enperadoreari (Flaviar dinastiatik aurrera) dokumentatua dago.

Kanpo estekak aldatu