Tekno Batasuna Star Warseko film sagako fikziozko enpresa bat da. Antzinako Errepublika Galaktikoaren aurka borrokatu zuen.

Ezaugarriak aldatu

Lanaren fikziozko unibertsoan Galaxiako enpresa eta konpainiarik garrantzitsuenak Tekno Batasunaren erabakien mende zeudela kontatzen da. Garrantzitsuenen artean Baktoid Armor Workshop, Haor Chall Engineering, Republic Sienar Systems, Kuat Systems Engineering, TaggeCo eta BlasTech Industries zeuden.

Enpresa honetako presidentea Klon Gerren garaian Wat Tambor zen, Antzinako Errepublika Galaktikoaren zorroztasunaren aurrean bere negozioen segurtasunagatik beldur zen skaokan ospetsu bat.

Halaber, Wat Tamborrek beste konpainia batzuen talde ugari batekin bat egitea ere erabaki zuen (horien artean Merkataritza Federazioa eta geonosiarrak, honela Sistema Independenteen Konfederakuntza sortuz).

Klon Gerretan Tekno Batasunak gudu droidez, gudu super droidez, oktuptarraz, Tri-Droidez eta Crab-Droidez hornitu zituen armada separatistak.

Behin Inperio Galaktikoa ezarria izan eta orain Darth Vader bihurtutako Anakin Skywalkerrek Wat Tambor hil ondoren, Tekno Batasuna zatitzen hasi zen. Azkenik, inperioaren legediaren mendeko milaka konpainia txiki sortu ziren.

Kanpo estekak aldatu